2012ko agenda (mapa): lurralde zati baten errepresentazio grafiko eta metrikoa.

Zinez definizio eskasa mapa bat zer den eta zer izan daitekeen deskribatzeko.

Harean, airean, elurrean edo maitalearen azalean behatzarekin marraztutako lerrotik hasi eta Google Earth-ek eskaintzen digun anai handia begirada arte, mapa mota eta moldeak anitzak dira.

Mapak, kaosa ordenatzeko balio dute, bide zuzenena eta egokiena aukeratzeko, mugak ezartzeko, ezezaguna ezagun bihurtzeko. Guzti hau lortzeko, mapek ulergarriak izan behar dute eta horretarako unibertsalak izango dira neurri eta arau batzuk bete.

Guk, sortzaile ezberdinei orain arte aipatutako guztia hautsi dezaten eskatu eta fisikotasuna baztertuta mapa kontzeptua bide berrietatik eramateko aukera eman diegu.
beste agendak Urte bakoitzak bere jantzia du.