2011ko agenda Aurten, hizkiak irudi bihurtzeko erronkari heldu diogu. Sortzaile ezberdinen eskutik, alfabetoko hizkien moldaketa berezi eta berritzailea eskaintzen dizugu Alphabetenea gisa bataiatu dugun 2011ko agendan.

2011 eta 2012ko egutegiak eta jai egunen berri ematen du asteka antolatua dagoen agenda honek gainera hilabeteka antolatua dagoen kultur agenda eskaintzen dizu. Orrialde zuriak ere gehitu dizkiogu nahi dituzun moduan erabili ahal izateko.

Erabilgarria izan dadin, 176 orrialde eta tamaina eskuragarri eta praktikoan (11zm x 16zm) argitaratu dugu.

Testu hauen eskubialdean ikusi dezakezu agendaren barrualdearen aukeraketa txiki bat.
beste agendak Urte bakoitzak bere jantzia du.