arteziak
s@rtalde
LABURBIRA 2011-RAKO HAUTATUA
-
Sartalde edo mendebaldeko zibilizazioan, gizakia ez da naturaren parte sentitzen eta bere ingurunea 'ULERTU' ezinean dabil. Natura, errealitatea, analizatuz, pentsatuz. Baina mendebaldeko zientzia ez da 'azken erantzuna' izango dena emateko gai (fisika kuantikoak adibidez, errealitatea gure logikaren legeekin bat ez datorrela erakusten digu...) eta mendebaldeko pentsamendua ere ez.
‘Zerbait’ ulertzen dugu, baina ez errealitatea bere osotasunean, euskaldunoi Fidela Bernat*-en hitzekin gertatzen zaigun bezalatxu.
Horregatik, gure zibilizazioko gizakiak errealitatetik arrotz jarraitzen du.

Sortalde edo ekialdeko zibilizazioak berriz, meditaziora, naturaren zati ‘SENTITUZ BIZITZEKO' proposamena luzatzen digu.

Hemen aurkezten dena, zibilizazio arteko sintesi saiakera bisual xume bat besterik ez da.

*Fidela Bernat, erronkariko euskararen, ‘uskara’ren, azken hiztuna izan zen.

- Kalitate hobean: http://vimeo.com/10782664
foto
foto
16121
Zure Iruzkina Bidali.

  Segurtasun kodea.
Segurtasun kodeak desiro ez ditugun e-mailak eta benetazkoak ez diren izen emateak ekiditen lagunduko digu.