Killo
Eust!!
Niri Killo deitzen didate, astakilo xamarra naizelako.
Herriz herri parrandan ibiltzea gustatzen zait, Gaztetxean eta Txosnetan tragoak hartzea, San Ferminetan zezenen aurrean korritzea eta Osasuna animatzea.
Ingeniaritza karrera amaitu nuen baina langabezian nago eta FP bat egiten nabil lana bilatzeko.
Ezkertiarra eta independentista naiz eta niretzat ez da inoiz izango Kortatu eta Su ta Gar baino talde hoberik.