• 1
  • 2
hurrengoa
filmaketa paperak koldo almandoz   I  “belarra” by mk films / “ahari talka” by asier altuna. “Hiru zuzendari klase dago: marrazten dakitenak, marrazten ez dakitenak eta zuzendari ez direnak”.
(Tim Burton).
Gidoi literarioa izaten da film baten oinarria, istorioaren ardatza. Baina ez da esistitzen gidoi literario soilarekin eginiko pelikularik. Filmaketa prozesua ekintza bizia delako. Esperientzia irekia. Eta bapatekotasunak izaten du beti islarik azken emaitzan.
Kamara mugimenduak, kontinuitate arazoak konpontzeko irtenbideak, filmaketa taldeari emandako azalpenak, lokalizazio berean izandako ideiak, elkarrizketa zuzenketak, inprobisazioak, unean uneko erabaki instintiboak, guzti horiek, zuzendariak paper batean edo gidoiaren alboan eginiko zirriborroetan soilik topa ditzakegu. Eta Joseba Sarrionaindiak, filmerako fotograma baztertuak aldarrikatzen zituen moduan, guk, zakarrontzietan edo inoiz irekiko ez den karpetatxo batetan bukatu ohi duten filmaketa paperak berreskuratu nahi izan ditugu.
Filmaketa paperetan, idatzitako datu eta azalpenek garrantzia haundia badute ere, zirriborroak dira ardatz nagusia. Biñetetan marrazturiko eszenek, planoen arteko kontinuitatea eta narratiba mota erakusten dute.
Nahiz eta euskarri eta teknika ezberdina erabili, komikiak eta zinemak antzekotasun handia dute. Ia igoalak dira irudi pertzepzioa eta erritmoari dagokionez. Horregatik, Tim Burtonen definizioko bigarren edo hirugarren motatako zuzendariek, marrazkilari profesional bati eskatzen diote pelikularen irudi egitura story-board batetan islatzeko. Filmaketa batean, azalpen bat egiterakoan, marrazkietara jotzen delako; hitzez edo idatziz emandako azalpenak baino, errazagoa izaten baita lantaldeak marrazkian ikusten duena ulertzea.
Filmaketa paperak Cook kapitainaren mapen modukoak dira. Itsaso ezezagunetan nabigatu ahala, subjektiboki aukeratutako norabide bati eusteko marrazten diren paper puskak...