hurrengoa
makala / -gailu; selektorea eta collage musikala asier leoz   I  -gailu 90ko hamarkada amaiera. Jendea dantzan. Batzuk klubaren iluntasunean, Djak gorputzari bidaltzen dizkion erritmo taupadetan baino pentsatu gabe. Eguneroko eginkizunetan galduta besteak, inurrien moduan hiri handian lasterka. Bilbo. Trafiko kamarak. Jendea dantzan. “Makala plays Novophonic” (Novophonic, 2002), Mikel Unzurrunzagak egindako nahasketa lanak bildu ditu, non-stop sesioan. Hori izan daiteke Dj baten arauetako bat, geldiunerik ez uztea, alegia. Baina ez bakarra.
“Diskoak jartzen dituen edonor da berez Dj bat, baina nire ustez hori ez da nahikoa. Dj-ak zerbait espresatu beharra du, musikalki edo teknikoki, nahasketak zer nola egiten dituen, kantuen abiadura eta tempoa berdintzen, hori izango litzateke aspektu garrantzitsu bat Dj batentzat baina nire ustez gakoa musika da, zein abesti ipintzen duen eta zein balore daukan eskaintzen duen aukeraketa horrek. Hori selektorea izango litzateke Dja baino. Nik gehiago identifikatzen dut nire burua selektore hitzarekin.”

Selektorea ez al da hitz jamaikarra?
“Bai, aspaldi sound system edo dance hall delakoak antolatzen hasi ziren bertan. Jamaikako jende multzo handi bat pobrea zen lehen eta pobrea da oraindik ere. Horregatik egun jakin batzutan, igandetan esate baterako, denen artean batzen zituzten diskoak pintxatu eta festak antolatzen zituzten. Hortik dator selektorea edo selektah. Gero beste izen batzuk sortzen joan ziren, toaster esate baterako.”
Aipatutako Trio Kempes taldeak lotura ematen ditugu –Gailu proiektua hizpide izateko. Luis André errealizadoreak Bilboko trafiko kamara sareak jasotako irudiekin egindako collage horretan, Mikel Abrego-ren laguntzaz musikaz jantzia, Kempes-zaleek ere parte hartzen dute, besteak beste Bap! Taldea zeneko gainontzeko kide, Anari, Zaloa (Kokein) eta Hendrik Roever (Del Tonos / Hank) lagun dituztela. Hemen ere jendea dantzan. Baina hauek ez dute musika entzuten, hori gero etorriko zen Mikel Abrego (“Pintza”)-ren eskutik.
“Bilbo hiria goizetik gauera arte azaldu nahi genuen. Sortzen diren erritmoak, hiriaren erritmoa; goizean nola joaten den jendea lanera, trafiko puntako orduetan. Hiri batean gertatzen diren eguneroko zerak. Hasiera oso iluna da eta musika ere lasaia anbientala. Gero, semaforoek eta ematen duten erritmoa islatzen saiatu naiz.”
Sei hilabete eman behar izan zituen Luis André-k alde batetik bestera proiektuaren oinarria diren irudiak erabiltzeko baimena guztiak lortzen. Ondoren Mikel Abrego-ri bidaltzen zizkion eta honek etxeko ordenagailua eta sanplerra erabiliaz osatutako esaldi musikalak eransteari ekin zion. Beste sei hilabete.
“Hasieran nire lana disko askotatik hartutako laginak – jazz, pop, rock eta punk – biltzea izan zen. Gero, entzuten duzunean ez duzu jazz-a edo rock-a denik esango, emaitza collage musikal baten modukoa baita.