hurrengoa
gogotik heldu i.b.m.   Edozeinek pentsa lezake: zer ikustekorik izan dezake ingeniaritzak antzerkiarekin? Ba, pentsatu baino askoz gehiago. Ingeniaritza bitartekoa dugu eta antzerkia helburu; hala izan da Eibarren 28 urte jarraian erakutsi dena; bertako ingeniaritza ikasleak biltzen dituen eskolako arduradun Juan Ortega, euren grinak bideratzeaz arduratu izan da urte hauek guztietan. Haren gogoko zuen antzerkia eta horretan gelditzetik urrun, zorionez oraindik zapaldu ez duen gailur baterantz abiatu zen: 25 edizioz ospatu diren Antzerki Jardunaldiek lagunduta, etengabeko aurrerapausoz jarraitu dute ibilbidea. Elkarlana da kontua eta gogoa makinaria mugiarazten duena. Ikasleek beraiek egiten dituzte antzezlanak, atal guztietaz arduratuz; eta horretaz gain urtero hemen eta kanpoan taularatzen ari diren lanik ikusgarrienak Eibarko ikasle eskola horretako areto nagusitik pasatzen dira. Horretarako bai behar izan dutela ingeniaritza lanak egin, bai eta ekonomian masterra, ia ezinezkoa baita dituzten baliabide ekonomikoekin horretan pentsatzea ere. Baina, tira, taldeek kalitatea izateaz gain, borondadea dute eta hura, gogoarekin ederki konpontzen den osagaia dugu.

Azkenean, Eibar, hiri-gune txiki eta industriala, bilakatu da antzerki munduan erreferente. Ingeniari hauei esker gustua ematen du bertara antzeztera joan, ikuslego hezi baten aurrera, arduradun-mezenas batzuen eskutik helduta, gailurrerako bidean. Eta Eibarko maldatik begiratuta, beste edonon baliabide bikoitza, hirukoitza, eta askoz gehiagokoekin, eta horretara soilik dedikatzen den langilego finko batekin gogoa izatera ere ez heltzea harritzekoa da, dirua motibazio bakarra ote!?
Argi dago, antzerkia diru neurri horretatik at dago; hori bai erosgai.