hurrengoa
Recto. 1. alea txo!? & X.S.   Recto. Lehenengo zenbakia.hamaika euro. cd-a barne.
Hementxe dugu apaletan ikusi eta zure atentzioa deitzen duen komiki aldizkari berri bat, komiki aldizkari gehiegirik ez dagoelako noski, baino berez badituelako atentzioa deitzeko ezaugarri nahiko eta soberan. Formato txikia, inoiz baino txikiagoa esango nuke, eta azalean barruan izango denaren aurrekaria, gaur egun komiki alternatiboa deitzen dena, nolabait esatearren behintzat, eta gehienetan, ez beti, kalitatezko komikia atzetik dakarrena. Gainera eskutan hartu eta, hara! Cd bat ere ekartzen du... opari? Buelta eman eta prezioa ikusita berriro apalean uzten duzun horietakoa bada, hortik barna begiratzen jarraitzen duzun bitartean deliberatuz gero, berriro bueltatu eta, ze arraio! Erosteko intentzioaz hartzen duzun horietakoa, gainera seguruenik cda ere laket izanen duzu, azken finean aldizkaria egin duten beraiek egina da, eta horren lotuta dauden komiki eta cdrik ez da erraz aurkitzen.

Humbert humbert in Roman Fire
Esan bezala aldizkariaren egileek beraiek Humbert Humbert diskoaren egileak dira. Miguel B. Nuñezek eta Paco Alcazarrek lumak, borragomak eta arkatzak utzi eta beren alter egoak (Ufo Rock eta Disco Volante, hurrenez hurren) lanean jarri dituzte bederatzi kantuz osaturiko diskoa osatzeko. Kantuek rock and rolla dute arima. Modu berean, garaje ukituak, oinarri elektronikoak, egitura errepikakorrak, punkaren freskotasuna eta pop independentearen zikina biltzen dituzte. 80ko hamarkada arnasten du Humbert Humbertek. Ezinezkoa konparaketak egitea. Edo bai?

Lolita eta komikia
Aldizkaritto + cd honetan hauxek dituzu gaiak. Nahasketa arraroa hor nonbait, baino segituan ikusten duzu komikiaren inguruan hausnarketa egiten dela hainbat komikitan (komikilarien barne konsumorako komikiak?) eta cdko taldearen izena ezarrita (Humbert: Lolitaren maitale heldua) Lolita tratatzen dela bestetan. Aurkitzen duzun testu bakarrean biak nahasten dira osotasun bat eman nahian, lortuko duten edo ez zeuek erran beharko duzue.