hurrengoa
ad-busters, kontraerasoa mevoy dj   I  www.adbusters.org EEBBko ikastetxe batean “Coca Cola” edari-markaren kamiseta bat jantzita zeraman ikasle bat bertatik kanporatu zuten, ikastetxearen arauen aurka jotzearen aitzakiaz. Sinesgaitza? Hona azalpena: egun hartan, ikastetxean, “Pepsi Eguna” ospatzen zuten. Publizitateak dena inguratzen du. Telebistako programak, irakurtzen ditugun aldizkariak, ikusten ditugun pelikulak, musika festibalak, janzten dugun arropa... dena dago sponsorizatua. Marka, produktu bat besteengandik desberdintzeko izendapena izatetik kultu objektu gisa nagusitzen doa abiadura bizian. Edozein gauza izan daiteke publizitatearen euskarri, edonora heltzen dira publizitate kanpaina handiak... mugarik ez dago? “Pepsi Eguna”-ren adibidea egia izateaz gain, joera bat markatzen du, Estatu Batuetan bizi duten egoera hain zuzen. Bertako hainbat erakundek eskolak publizitate iragarkiengandik babesteko kanpaina jarri dute abian, mugaren bat egon behar duelakoan. Puntu horretara heldu badira han ez da zaila imajinatzea zer tokatuko zaigun hemendik gutxira.
Publizitateak, dagoeneko, ez ditu produktuak saltzen, bizitza estiloak baizik. Bizitza ereduak, gorputz ereduak,sexu ereduak... eta horretarako, bere helburuak betetzeko, merkatuteknia eta marketinaren arma guztiak erabiltzen ditu. Publizitatea, sormen prozesu den heinean, ideiez dago josita, eta publizitatearen munduak sortzaile, artista, diseinatzaile eta argazkilari hoberenetarikoen sormen ahalmenaz baliatzen da bere helburuak aurrera eramateko.
Mundu mailan publizitatean dihardutenen sormen eta komunikazio ahalmena bilduz gero izugarrizko potentzialaren aurrean aurkituko ginateke. Horretaz konturatu ziren publizitatearen mundu horretan sartuta zeuden hainbat sortzailek eta euren lana eta kreatibitatea beste helburu batzuen mesedera jartzea erabaki zuten. The media Foundation kontzientziak astindu nahi ditu, publizitate kanpainengandik babesteko bitartekoak sortu eta barreiatu. Bertako kide batzuk agente bikoitzen papera betetzen dute, egunez publizitate agentzia handietan lan egiten eta gauez euren bezero diren marka handien kanpainen aurkako kontrapublizitatea garatzen, marka handiek bezainbesteko baliabide ekonomikorik gabe baina sormen ahalmen eta irudimen handiarekin.
Kanadako The Media Foundation, adbusters aldizkariaren bitartez munduko multinazional handienen kanpainen mezuei buelta ematen diete euren formula estetiko eta grafiko berdintsuak erabiliz. Euren aktibitatea Internet bitartez garatzen dute nagusiki, baina haien esanetan "Interneten eragina txikia da oraindik, iritzi publikoan eragin nahi baduzu telebista erabili behar duzu, ezinezkoa da gizartea aldatzea masa komunikabideetan ohiartzunik eduki gabe".
Asko eta asko dira publizitatearen ejerzitotik desertatu eta kontrapublizitatearen gudarostea antolatzen hasiak direnak, hasiera besterik ez da, badator kontraerasoa.

Marken boterea
Inoiz pentsatu duzu munduaren etorkizuna multinazional gutxi batzuen asmo komertzialen esku dagoela? Iragarki batek sortutako lilurak erosketa konpultsibo batetara eraman ahal zaitu inoiz? Nork eta zergatik bultzatu zaitu erosketa horretara? Eta nola lortu dute lilura hori sortzea?
Gure mundu honetan markek duten zentzua, multinazionalek jokatzen duten papera eta publizitateak, orohar, gure bizimodua baldintzatzeko erabiltzen dituen bitartekoak ikertu eta aztertzen ditu “No Logo”-k. Honekin batera baita hori guztiaren aurka piskanaka altxatzen ari den mugimendu berriaren nondiknorakoak.
Duela bi urte argitara eman eta gero "No Logo" liburuaren 500.000 ale saldu egin dira dagoeneko mundu osoan. Lau urteetan zehar eginiko dokumentazio lan eskergari tokian tokiko elkarrizketak gehitu dizkio autoreak. Filipinas era abiatu zen, esate baterako, ehungintzan lan egiten duten emakumeak elkarrizketatzeko: egunean 14 ordu lanean bi dolarren truk, gero “mundu zibilizatuan” 200 dolar balio duen produktua ekoizteko. Naomi Klein, This Magazine aldizkariko editore ohia eta Toronto Star aldizkarian kolumnista izandakoa, Saturday Night aldizkariaren arduradun nagusia da egun. Ah! Dagoeneko arropa marka batek “No Logo” izena hartu du bere produktuen gama bat izendatzeko, liburuaren arrakasta garbiaren adibide.

Zu zeu izateko egiten duzu korrika. Baina ez da erreza. Gehien bat astean 60 orduz lan egin behar duzunean Indonesiako fabrika batean zapatilak egiten eta zure lagunak bistatik galtzen dituzunean soldata igoera bat eskatzen dutenean.
Beraz, pentsa ezazu golbalki "oso guay da Nike batzuk janztea" esan baino lehen.