bideojokuak i.a.
hurrengoa

Dead or Alive 3

Xbox´s Tecmo & Ninja team. 69 €

Konsolak merkatura atera bezain pronto eskuragarri ditugu beraientzako egindako paregabeko jokuak. PSOne-n Tekken, Dreamcast-en Soulcalibur eta orain Xboxentzat DOA3 honek borrokazko jokuen maila beste neurri batera igo du. Microsoften konsolarako atera berri duten borrokazko joko hau ikusgarriaz aparte jostagarria dela erraz aski ikusi daiteke. Eskenatokiak derrigorrezko tatamiatik kanpo jokatzeko aukera ematen digu, orain arte ikusi ez ditugun tamaina eta kalitate grafikoak aurkeztuz. Hamasei pertsonaien artean (jokalari izkutua kontutan hartu gabe) aukeratutako jokalariak gainontzeko DOAren antzera oso mangakak direla argi dago. Nesken bularrez aparte ematen dituzten ostikadak ere ez dira makalak. Lehiotik bera zure adiskideak bota eta ondoren jipoitu nahi badituzu hemen duzu aukera. Xbox en borrokazko lehen jokoa izateko bikaina da; bainan, akats bat atera behar badugu, amaitzerakoan, motza egiten dela esango genuke.

hurrengoa

Ico PS2

Sony. 59 €

Joko honetan zu ICO izango zara, adardun mutiltxo bat. Zure bete beharra Yorda printzesa gaztelutik askatu beharko duzu eta hori lortzeko bera gidatu beharko dugu itzal ilunen eskuetan erori ez dezan. Ah! barkatu. Yorda katatonikoa dagoela esatea ahaztu zaigu, bera lo-ibiltari dagoela, gaztelutik gidatu beharko dugu. Ico bere aldetik kriston mugimendu pila bat egin ditzazke bere bete beharra lortzeko (paretatik igo, igeri, dantza, korrika...). Jokoa hau trebeziaz aparte pentsamendua ere lantzen du, eta horretarako buruhauste pila bat aurkezten ditu jokoaren zailtasuna handituz. Ikusgarria benetan, teknikoki izugarria da. Musika izan ordez gainontzeko ingurunearen soinuetaz baliatzen da paregabeko giroa sortzeko. Arraro xamarra izan arren duen jostagarritasuna paregabea da eta jokoaren historioa oso erakargarria da hasieratik bukaeraino arte.

hurrengoa

Head Hunter

PS2: 59,50 €/Dreamcast: 39 € · Sega and Amuze

Gertuko etorkizun batean zure betebeharra giza ehiztari baten papera egitea da. Pelikula baten antzeko trama segi eta egoizpen desberdinen artean mugitu beharko zara misioak betetzeko ahaleginetan. Motoz edota ohinez arerioak edonon topatuko dituzu eta hauetaz aparte lehergailuak ere deuseztu beharko dituzu bukaeraraino heltzekotan bazaude. “Metal Gear” eta “Tomb Raider” arteko nahaste borraste hau oso ondo atera zaie. Musika paregabea (motoz goazenean bereziki) eta gidoia (nahiko ona normalean ikusten denerako), jostagarritasunarekin pare dihoazte azken aldi hontako joku onenetariko batean bihurtuz. PS2 eta Dreamcasten bertsioen arteko desberdintasun bakarra prezioa izan da, 20 euro gehiago PS2 bat izateagatik. Gomendatzeko modukoa, bai horixe.