gizarte erreala leire vergara, peio agirre / phil collins (kerlin gallery. dublin)
irudia
Milan eta Vesna, tramadolik gabe. 2002
Phil Collinsen argazki eta zine lanetan gatazkak dauden tokiak ikusten ahal dira. Belfast, Belgrado, Czegrane, Kosovoko muga eta Tirana izan dira eguneroko eskenatoki eta gizarte zibila. Bere lana erakuslehio alternatibo bat izan nahi du, hedabideek eratzen dituzten irudietatik hurruntzeko. Horrela, argazki hauen bidez pertsonaien testuinguru sozial eta politikora hurbiltzen gara intimitate kutsu batekin. Azkeneko irudian, beraz, bai sujetoa bai ikuslea inplikatuta daude; sujetoa ikusia da eta argazkilaria begira dago.
Collinsek gehinetan elkarrizketa zuzena erabiltzen du pertsonaien eguneroko bizitzan irakurri ahal izateko. Bere ametsak, bizitza soziala, gustoko dituzten lekuak, ikusten dituzten telebista saioak; denak ezagutu nahi ditu.
Azken egitasmoak Yugoslavia berriko transizioan garatu dira. “Becoming more like us” lanean Phil Collinsek hedabideek ahaztu eta alde batera utzi dutena isladatzen saiatzen da. Oraingo honetan, Collinsek serbiar gazteak ditu hizpide bere eguneroko bizitzak taularatzeko. Haatik, bere lanean isladatzen da ere hedabideek gatazka hau western bat bailitzan informatzeko duten jarrera. Hau garbiki ikusten ahal da, 1999an Stankovec eta Czegraneko errefuxiatuen kanpamentuetan filmatutako “How to make a refugee” lanean. Artista honek ere ekoiztu ditu hainbat lan Belfasten, International Languages 2001 egitasmoaren barne ikusi ahal izan zen “Holiday in Someone Else´s Misery”, esaterako. Aipatu lan honetan Collinsek Belfasteko hainbat auzogunetan gertatu izan diren iskanbilen berri ematen du. Bake Prozesua abiarazi zuten arren, ezer gutxi aldatu da, eta gatazka hauek oraindik bertako hedabideetan isladatzen dira soilik. Irudi hauek salmentan dauden kamisetetan jartzen ditu, Phil Collinsen ikuspuntua jartzen diolarik.
Gatazka dagoen tokietan hartzen diren irudiak edozein promozio turistikorako erabiltzen den irudi bukolikoen adina konsumigarria bilakatzen ditu.

Uztailaren 12an, donostian “The Marches” bideoa ikusi dezakezu.
Informazio gehiago eskura duzu D.A.Eren web orrian: