• 1
  • 2
hurrengoa
uso postua informazio kabi    hegoak ebaki banizkio,
nerea izanen zen,
ez zuen aldeginen.
bainanhonela
ez zen gehiago txoria izanen
eta nik...
txoria nuen maite
.

artze/laboa

Ibardinera iritsi eta maldan lehen pausoak ematen hasita Txori Lepo izeneko uso pasa eremura iristen gara. Bertan paratu dute Informazio postu berria Ibardinen. Uso ehizarako erabiltzen diren postuak oinarri hartuta, airean zintzilikatu dute arkitektura pieza bakar, berezi eta eder hau. Oinarriak maldan ezarri eta bertako aparkalekuan egin ziren erakineko beste zati guztiak, gerora pausoka eta garabi bitartez, oinarri gainean igo ahal izateko.

Egurrezko estalkia, beltzez margoturiko metalezko habeak, saihets biluziak erakusten dituen ertz teilatuak, neurri ezberdineko leihoak,... osagai guzti hauek, ¬treehouse¬ kontzeptua jarraitzen duen arkitektura arina ekartzen digu gogora. Bai kontzeptualki, bai formalki guztiz aproposa dagoen ingurunerako. Eta gomendio bat, airean zintzilikatuta egon ostean, merezi du oinak lurrean jarri, eta porlanezko enbor oinarrian, haizeak lagunduta, uso postua kamuflatzen duen gaztainondoaren adarren itzalek proiektatzen duten pelikulari erreparatzea.

Ibardin informazio gunea
Lekuona arkitektoak