• 1
  • 2
hurrengoa
SUSHIA bi hitzetan pekos pantxinet   Garai batetan, duela ehundaka urte eta guzti hori, sushia ez zen gaur modernoek preziatzen duten jaki exotiko eta minimalista. Arroz fermentatua eta arrain gatzatua erabiltzen zen sushia egiteko eta nahikoa zapore garratza zuen. Oraindik, toki berezi gutxi batzuetan, ayu izeneko sushi hau egiten dute. Baina frogatu nahi duenak hasi dadila dirua aurrezten eta mahaia erreserbatzen. Enkarguz soilik egiten baita eta prestaketa prozesuak 2 hilabete irauten ditu. X. mendean, eskualde bakoitzak, sushi berezia oparitu behar zion enperadoreari.
Eskualde artean lehia sortu zen eta berehala hasi ziren garatzen sushia egiteko modu eta molde berriak. Apurka, zapore gozoak garraztasuna gailendu eta produktu freskoak erabiltzen hasi ziren.
1673. urtean Matsumoto doktoreak Kyoto utzi eta Tokiora joan eta gaur egun ezagutzen dugun sushi modernoaren oinarriak ezarri zituen:

Sushi mahi: enroilaturikoa
Nigiri sushi: behatzekin eginikoa
Chirasi sushi: egurrezko kaxarekin eginikoa
Inari sushi: Tofuarekin frijitutakoa
Oshi sushi: prentsatutakoa.

Marine estatu batuarrek Hawain ezagutu zuten sushia. Eta gutxira, euren moldaketa atera zuten: California roll-a. (eta japoniarrak dira kopiatu besterik egiten ez dutenak).
Eta edozein liburutan irakurri daitekeen informazio historikoaren ostean sushia egiteko ama guztien gomendioa. Sushiaren oinarria arroza da.
Eta arrozaren prestaketa zeharo garrantzitsua da. Arroza -japoniarra izateak asko laguntzen du- azukre eta ozpinarekin egosi behar da.
Arraia freskoa eta gordina jakina. Arraia mozteko, forma perfektu horiek lortzeko tresnak eta bestelako parafernalia, denda espezializatuetan erostea komeni da. Baina bestela, ze demontre, irudimen apur bat eta izan zaitezte zuek ere Matsumoto doktore.