laburrak
hurrengoa

neumatic-art

Ji Yong Ho artista korearrak auto eta moto gurpil erabilien neumatikoak erabiltzen ditu bere eskultura ikusgarriak egiteko. Haren esanetan, “material honek animalien izpiritua harrapatzen laguntzen dit, muskuluak eta azala bezalaxe oso elastikoa delako¨. Guztiz ados zurekin, Ho jauna!

hurrengoa

er2

Roa izeneko artistak Londoneko kaleetan egindako lan honek liluratu gaitu. Eta lilura konpartitzea denez gure zaletasunetako bat, hementxe duzue.

hurrengoa

land art

Artea eta natura batzen dituen kontzeptu honi orrialde ugari eskaini dizkiogu The Balden. Ikusgarritasunaz gain, arte mota honek naturarekin eta naturaren ideiarekin egiten duen lotura interesgarria eta modernoa iruditzen zaigulako. Koldo Mitxelenak arte jarduera hau jorratzen duten artisten lanak erakutsiko dizkigu erakusketa berezi batean. Eta ez, poliziak sasi artean duzun marihuana baratze hori harrapatzen duenean land art dela esateak ez du zure ipurdia salbatuko.

hurrengoa

el estafador

Komiki mundua teknologia berrietara zein modu egokian eta naturalean egokitu daitekeen frogatzen duen webgunea da El Estafador. Zenbaki bakoitzean gai bati heltzen diote, eta egileek gai horren inguruan marrazten dituzte euren komikiak eta tirak. Harpide garenetik (musutruk da) hurrengo "estafaren" zain egoten gara.

hurrengoa

makala tour

Gure DJ-rik handienak ondorengo hilabeteetan nondik nora ibiliko den iragarri digu. Eta ez da erraza, ez, mutilaren pausoei jarraitzea, makina bat kilometro egin behar dituelako uda iritsi aurretik. Hobe horrela, eguraldiak hobera egiten duenean eta gure hondartzetako urak berotzen direnean platerak surf taularengatik aldatzen dituelako alprojak! Makalaren bira ez da batere makala!

hurrengoa

breakonstage

Apirilak 24 egiten dituenean, Bilboko La Casillan egoteko ahalegin guztiak egingo ditugu. Europako breakdance lehiaketa eta erakusketa garrantzitsuenetakoa ospatuko da bertan, eta, urtero lez, kale artearekin zerikusia duten hainbat jarduerez gozatzeko aukera izango dugu bertara hurbiltzen garenok.

hurrengoa

primavera sound

Maiatzak 27-29 Parc del forum Barcelona. Aurreko urteetan bezalaxe, orrialde osoa beteko luke jaialdi honetako kartela aipatzeak. Eta aurten ere, modernitoen jaialdi honetan, batetik, oso talde interesgarriak daude eta, bestetik, baratxuria baino gehiago errepikatzen diren beste batzuk ere bai.

hurrengoa

postal botanikoak

Land art kontzeptua aipatu eta gutxira hau jaso dugu. A studiok sortutako postal botaniko ederra. Apur bat ureztatu eta pare bat
egunera mini lorategi bat duzu mahai gainean. Marabillosoa!

hurrengoa

bill kirchen

Zenbat gitarra jolek esan dezake Gene Vincent, Link Wray, Elvis Costello, Emmylou Harris, Tom Russell eta, batez ere, Nick Lowe bezalakoekin jo duela? Ba, pertsona bakar batek, "telecasterraren erregea" ezizena duen Bill Kirchen-ek alegia. Hammer of the Honky-Tonk Gods azken diskoa aurkeztuko du. Apirilaren 30ean, Andoaingo Bastero kulturgunean.

hurrengoa

pitagorasen txokolatea

Enric Rovira txokolategilearen eskutik, eta Enrique Zuazua matematikariaren laguntzaz, Santos Bregañak eta berak zuzentzen duen Laia estudioak Pitagorasen Txokolatea sortu du. Txokolate honen berezitasuna? Forma ezberdina baina pisu bera duten txokolate zatiez eginiko tableta.

hurrengoa

orain

Debolex ekoiztetxeak iraupen laburreko erreportaje-dokumental sorta ederra egin du azken hilabeteotan. Gure inguruko hainbat pertsona eta egitasmo bildu dituzte Orain: izeneko pieza labur hauetan. Beren erreportajeetako erritmoari eta narratibari esker, pantailara pega-pega eginda geratzen gara.

hurrengoa

ghosts in armou´r

10 artistek Gales eta Euskal Herrian gainbeheran izandako industria-eremuen inguruan egindako hausnarketa egongo da ikusgai erakusketan. Europako hainbat artista elkarlanean aritu dira industriaren dekadentzia transizio garai hori ikuskatzen. Era askotako jarduerak biltzen ditu erakusketak: argazkilaritza, instalazio interaktiboak, ilustrazioa, eskultura, moda eta bideoa izanen dira ikusgai. Bilbao Arte Fundazioan, ekainaren 11tik uztailaren 3a bitartean.