gatazka ber-irudikatzen janire najera
irudia
Kanpotarra izanik, Belfast eta Derryko kaleetan Ipar Irlandako gatazkaren inguruan margoturiko muralen indarraz erakarrita sentitu nintzen berehala. Exposizio bikoitzaren teknika erabiliaz, iraganeko irudikapen horiek eta egun kale horietan bizi den jendearen arteko harremana landu dut. Gatazka eta bakea bat egiten dituen ariketa honekin, ikono hauek oraindik gaur egun kontatzen dituzten istorioak eta beren aurretik pasatzen diren biztanleen eguneroko errutina islatzen saiatu naiz.