laburrak
hurrengoa

labo otsailak 17-21

Aurten bigarren aldiz antolatu da Donostian, Clermont Ferrand zine jaialdiko labo sailaren emanaldia. Munduko laburmetrai jaialdi garrantzitsuenak bere sail experimental eta ausartena ekarriko du aurten ere. Film laburrek mugak hausteko duten joeraz eta gaitasunaz gozatzeaz gain profesional eta aditu ezberdinek hitzaldiak eskainiko dituzte. Emanaldiak tabakaleran izango dira.

hurrengoa

caida y auge de...

Antxon Amorrortu. Txomin Badiolaren mireslea den artista honen istorioa kontatzen duen komiki ironiko honek , arte munduko pertsonai ezberdinak ekarriko dizkigu gogora nahi eta nahi ez. Mery Cuestak estilo guztiz "alvarezraberoan" marraztu dituen Bartzelonako artista euskaldun honen nondik norakoetaz gozatzeko eskatu zure alea Iguapop galerian wwwiguapop.net edo egileari zuzenean.

hurrengoa

aitor ortiz

Argazkilari bilbotarraren lanaz gozatzeko aukera eskaintzen digu Koldo Mitxelena kulturguneko erakustokiak. Arkitekturarekin lotuta egon da bere lana eta ez da harritzekoa, duela 14 urte, Guggenheim ko arduradunek museoaren eraikuntza prozesua argazkietan jasotzeko bera aukeratu izana. Orain bere azken lanak ikusteko aukera dugu Donostian.

hurrengoa

nontzefilmak 2009

Nontzefilm eta nontzeflash jaialdiek bat egin dute. Aproposa iruditzen zaigu bi jaialdi hauek bat egitea, berez formatu eta generoen arteko mugak hausteko balio duelako. Askatasun osoz, sorkuntza eta ikusentzunezkoetaz gozatzea da helburua. Eta azken edizioetan mundu osotik iritsitako lanek, elektroi askeen moduan dabilen talentu asko dagoela frogatu da. Otsailaren 28ko eguerdiko ordubatak arte (Bilboko ordua) duzue zuen lanak aurkezteko epea. Arauak eta argibideak sarean topatuko dituzu... www.nontzeberri.com/nontzefilmak

hurrengoa

elkarrekin bizitzen

XXI. mende haseran konflikto sozial, politiko eta ekonomiko berriak sortu dira. Euren aurrean izandako erantzuna eta eraiki diren konbibentzia moduak aztertu dituzten jatorri eta esperientzia ezberdineko 14 artisten lanak izango dira ikusgai maiatzaren 3a arte Gasteizko Montehermoso kultur gunean.

hurrengoa

basterock

Andoaingo Bastero kultur guneak eta Bloody Mary Rock'n'roll "dealer"-ak aurten ere Basterock egitasmoa aurkeztu dute. Hilabetero rockanroll musikari berezi eta bitxiez gozatzeko aukera izango dugu. Martxoan adibidez Crazy Joe gitarjolearen magiak 50. hamarkadara eramango gaitu bere Mad River Outlaws taldekideekin eta maiatzean guztiz gomendagarria den El Vez the mexican Elvisen kontzertu paregabea.

hurrengoa

bideo zaindaritza

Ordenadoreetako pantaila babesle ugari eta bitxiak ikusi ditugu. Orain arte ordea ez dugu honelakoa bezalakorik topatu. Munduan zehar makina bat bigilantzia kamara dago internetera konektaturik. Eta Orain, zuk horietako bat eskuratu eta zure ordenadoreko pantaila babesle gisa bezala erabili dezakezu, zuzenean kamara horrek jasotzen duena zure sudur aurrean...

hurrengoa

logela multimedia

Logela izenaz bataiatu ziren baina badirudi hauek ez dutela sekula gela hori erabiltzen. Ez dute lorik egiten. Euren azken proiektua Papiro flexia taula gainera eraman dute hip hop dantza talde batekin elkarlanean. Ikuskizunarekin bolo ezberdinak egiteko asmoa dute, horietako bat Donostiako Antzoki zaharrean otsailak 28an.

hurrengoa

shiroi necko must die!

Hori diote rebel 8 estudioko diseinugileek euren lan ugari kamiseta marka japoniar honetan fusilatuta ikusi dituztenean. Katalogo zabala egin dute egunsentiko eguzkiaren herrialdeko pirata hauek, han eta hemen lapurtutako lanekin eurena egiten dute. Ez dira azkarregiak ordea, Coop eta Bansky bezalako artista ezagunen lanak hartu dituztelako eta jakina... harrapatu dituzte!.

hurrengoa

urtain

Animalario antzerki taldeak lan eskerga egin du azken urteotan. Euren lanek ez dute maila bera izan beti, baina madrilgo konpainiako partaideei ezin zaie ukatu langile porrokatuak ez direnik. Azken obrak, Urtain, Zestoako tigrea, boxeolari polemikoa du protagonista. Victoria Eugenia antzokian izango dira martxoak 14 eta 15ean.