real dolls robert huber
irudia
Ovidiok idatzita zituen mitoen artean, Txipreko uhartean bizi zen Pygmalion-ek egin zuen panpinarena jasotzen da. Panpinari Galatea izena jarri zion. Hain harro zegoen bere sorkuntzaz, ezen egunero jaten ematen, uretan garbitzen eta bere ohean sartzen baitzuen. Ez zen denbora asko pasa Pygmalion-ek Galatearekin ¨larrutan¨ egiten hasi zen arte. Afrodita jainkosak, maiatsun hura ikustean, Galatea panpinari bizitza eman zion eta hezur-haragizko emakume bihurtu zuen.

Euren itsas bidaia luzeetan plazerra ematen zieten ¨dame de voyage ¨ delakoa alboan zeramaten mariñel frantziarrek edo eta ¨seemannsbraut¨-en konpainiaz gozatzen zuten itsasgizon alemaniarrek ere behin baino gehiagotan erregutuko zioten Afroditari Galatearekin eginikoa euren oihalezko maitaleekin errepikatzea. Inork ez du bere idatzietan jaso berriro halakorik gertatu denik. Akaso horregatik, mirariari itxaron beharrean, panpin horiek geroz eta ¨egiazkoagoak¨ egiten jarraitzen dugu gizakiok.

Getxophoto 2010