hurrengoa
tomas tranströmer: hitzak txori bihurtzen the balde   I  ilustrazioa: txo!? Iparraldeko eremuetara uda partea iristen denean, elurra urtu, eta bide bazterretan hilotzak azaltzen dira tarteka. Neguko ekaitzetan, estalperik gabe geratu diren mozkorrak, paseatzaileak, eta auto gidari despistatuak ikustezin bihurtzen dira elur maindire zuriaren azpian. Txoriak berriro kantatzen hasten diren arte.

Herrialde zuri eta izoztuetatik nobela beltza uholdea iritsi zaigu azken urteotan. Bada, ordea, beste literaturarik Eskandinabiako lautada amaigabeetan. Tomas Tranströmer (Estokolmo, 1931) Suediako poeta garaikide garrantzitsuena da. Nobel saria irabazteko zerrendan azaltzen da beti, baina ziurrenik, suediarra izanik, ez du inoiz irabaziko. Eta ez du haren beharrik ere. Tranströmer, honez gero, hilezkorra delako.

Tranströmer idazle ezaguna da Europako iparraldean. Letren ¨totem¨ horietako bat. Hala ere, haren idatziak bere beste lanbidearekin uztartu ditu beti. Ez du inoiz idazle profesionala izateko asmorik izan. Tranströmer-ek kartzela eta hospitale psikologo gisa lan egin du bizitza osoan. Bergizarteratzearen kontzeptua nabarmena da, bai bere lanbidean, bai bere poesian ere. Tranströmer-en lanetan iparraldeko herrialdeetan hain ohikoa den gizakiaren eta ingurunearen arteko talka agertzen da behin eta berriro. Beste egile batzuen aldean, ordea, Tranströmer ez da ezkor azaltzen. Mundua, ulerkaitza izanik ere, gizakiaren ingurune naturala dela sinisten du. Bere lanbidean ikusitakoek eta bere bizitzako azken urteotan izandako arazoek (mugikortasun arazoengatik gurpildun eserlekua behar du) bere lana mikaztu beharrean, eguneroko gauza txikiei erreparatzeko eta hausnartzeko aukera eskaini diote. Itxaropenaren aldeko apustua egiten duen idazlea da Tranströmer, eta horrek bereizten du, adibidez, Ingmar Bergmanengandik eta beste sortzaile garaikideengandik. Tranströmer poeta da. Idazten duen generoaren gainetik nagusitzen da poesia, saiakerak idazten dituenean ere: ¨guztiak dauka zentzua poesia baten barne. Hitzak, itsas funeral baten osteko loreen antza duten medusen modukoak dira: uretatik ateratzen ditugunean forma guztia galtzen dute, deskribaezina den egi bat isiltasunetik erauzten duzunean bezalaxe ¨.



aurrez aurre

Otsailean bizirik dagoena geldirik zegoen.
Txoriek uko egiten zioten hegan egiteari eta arimak
paisaia urratzen zuen
lotutako barkuek molla urretzen zuten moduan.

Arbolek bizkarra ematen ziguten.
Elurraren altuera ihiekin neurtzen zen.
Oinen urratsak izotz azpian zahartzen ziren.
Hizkuntza toldo baten azpian urtzen zen.

Egun batean zerbait iritsi zen leihora.
Lana utzi eta begiratu nuen.
Koloreak sutan. Guztia biratu egin zen.
Munduak eta nik batak bestearengana salto egin genuen.


79. martxoa

Hizkuntza barik eta
hitzekin eta hitzekin datozen guztietaz nekatuta
elurrez estalitako irlara abiatzen naiz.
Basatiak ez du hitzik.
Izkiriatu gabeko orriak norabide guztietara zabaltzen dira!
Elurretan orkatz apoen urratsak topatzen ditut
hizkuntza, baina hitzik ez.