aztarna zelatariak
irudia
Txirrindulari talde batek 65 litro pintura bota zuten Berlingo Rosenthaler Platz ezagunean. Ekintza osoak segundu gutxi iraun zuen: txirrindulariek, semaforoa gorri jarri bezain pronto, kaxa batzuetatik pinturaz betetako poltsak atera eta autoen gurpilen azpira jaurti zituzten. Semaforoak berde jarri zirenean, autoen gurpilak, pintzel bihurtuta, pintura zabaldu zuten gerrilla urbano artistiko hura borobilduz. Akzio horren egileek oharrak jarri zituzten inguruko seinaleetan eta argi posteetan, argituz ur soilarekin garbitzen den pintura ez toxikoak erabili zituztela.