hurrengoa
thebaldian   
Alessandro Moresschi mendebaldeko musikak eman duen azken castratia izan da.

Alessandro Moresschi 1858an jaio zen Erroman. 12 urte beranduago, armada italiarrak boterea kendu zion Elizari, eta haurren kastrazioa debekatu zuen. Alessandrorentzat beranduegi izan zen.

XX. mendera arte, Elizak kantatzea debekatzen zien emakumeei. Castratiek ordezkatu zituzten emakumeen ahotsak koruetan.

Arazo handiei aurre eginez (castratiei musika klaserik emango zien irakaslerik apenas geratzen zelako), 1883an Vaticanoko Capella Sixtina koruan sartu zen bakarlari gisa.

1898an, 40 urterekin, koruko zuzendari izendatu zuten, eta lan horretan jardun zuen erretiroa hartu zuen arte (1913)

1922an hil egin zen. Bakardadean eta ahazturik.

Hala ere, haren ahotsa geratzen zaigu. Izan ere, 1902an, 17 ahots pieza grabatu zizkioten bere koruarekin batera kantatzen. Grabaketak kalitate eskasa badu ere, Castrati baten ahotsa entzuteko aukera bakarra eskaintzen digu.