laburrak
hurrengoa

remi gallard

Remi Gallard, beste balentria askoren artean, Frantziako futbol selekzioak munduko kopa irabazi zuenean, jokalariekin nahastu zen, eta Chirac presidentearen aurretik pasa zen haiekin kopa jasotzera. Gendarmeak izaten dira askotan Gallarden txantxen helburu. Sarean deskubritu genuen guk. Bilatzaileak eta bideoak partekatzeko webguneetan topatuko dituzu haren balentriak. Gallardistak gara!

hurrengoa

beldurrezko astea

Barbarella-ri omenaldia egiten dio Donostiako Beldurrezko Astearen afitxak. Urtero sorpresaz beteta egoten da Zinemaldi hau, eta, aurten, Euskal Herriko eta Japoniako tradizioen nahasketa berezia ekarriko du The Balden oso gertukoa dugun Judas Z-ren aitaren eskutik. Aurtengo karaokean txapelak izango dira nagusi! Urriaren 30etik azaroaren 5a arte.

hurrengoa

arkitekturatik naturara

zenburu hauxe jarri diote Jesus Mari Lazkanok Bilbon eskaintzen duen erakusketari. Ongi definitzen du bergarar honek, estilo zehatz eta pausatuan, margotzen dituen paisaia urbanoak eta naturalak. Lazkanoren obra zuzenean ikusi duenak badaki ez galtzeko moduko zita duela Bilboko Arte Eder Museoan.

hurrengoa

donostikluba

Donostiklubak programa aurkeztu du. Gune bakarra izatetik, iaz hasitako zabalkundeari eutsi dio. Aurten, kutsu ezberdinetako kontzertuak antolatu dituzte areto bakoitzean. Artista lokalak nazioartekoekin nahasteko filosofiarekin jarraitzen dute eta, besteak beste, The Pains Of beeing Pure At Heart, Lori Meyers, Dotore eta Rafa Berrio igoko zaizkigu eskenatokira.

hurrengoa

skatopia

Esistitzen da Ikeak apaintzen ez duen errepublika independente bat. Errepublika horretan ez da askatasun erlijiosorik esistitzen, erlijio bakarra anarkismoa delako. Oinezkoen eskubideak lau gurpildunen azpitik daude, eta festa eta kontzertu jaialdiek ez dute amaierarik.

hurrengoa

haurtzarora bidaia

Arcade Fire talde kanadiarrak, azken urteotan, entzulegoaren eta kritikaren onespena irabazi du bere musikarekin. Azken diskoko ¨We used to wait¨ kantaren bideoklip interaktiboarekin, ordea, liluratu egin gaituzte. Zure haurtzaroko eremuetara itzultzeko gonbidapen ederra.

hurrengoa

Xixongo zinemaldia

Gure beste zinemaldi kuttuna. Begi mod bat. Horixe da haren logoa, eta horixe jaialdi honek duen nortasuna. Zinemaldi gaztea, nahiz eta aurtengoa 48. edizioa izan, arriskuak hartzen dituen programazioa, jarrera elegante eta harroa, kontzertuak eta gau giro aparta... Jose Luis Morenoren aurkezpena dirudi, baina merezi du Xixongo zine jaialdiak!

hurrengoa

package

Denda batzuetan asko zaintzen dituzte beren produktuak aurkezteko eta garraiatzeko edukinak. Webgune honetan ikusiko dituzu zorroak, poltsak, botilak eta edozein produktu aurkezteko diseinatzen diren edukin zoragarriak.

hurrengoa

finerats aldizkaria

Bartzelonan argitaratzen dute ilustrazioari eskaintzen zaion aldizkari berezi hau. Izenak ongi dioen moduan, arte ederren kontzeptua kalera atera eta arratoi-artista fin hauek lan anitz eta bereziak eskaintzen dizkigute. Nazioarteko egileak, gisa guztietako proposamenak eta ilustrazio garaikidearen bilduma ederra da fine rats.

hurrengoa

zombiak Bilbon

1961ean sortu zen talde britaniarrak lehendabiziko aldiz joko du gurean. Azaroaren 13an, Kafe Antzokian. Beren garaikide askok baino arrakasta eskasagoa izan badute ere, kritikaren kuttunak izan dira konponketa konplexuak eta ahots-joko ederrak eginaz kantatzen zutelako. Hilerritik alde egin, eta eskenatokian daude berriro The Zombies.

hurrengoa

it's in my head. behind my eyes

Esaldi horrek iragartzen du Montehermosok emetasunari buruzko irudikapen berriak proiektuaren barne aurkezten digun erakusketa kolektibo berria. Oraingoan, generoaz, feminismoaz eta identitateaz hausnartzen duen ekimen honek, beste batzuen artean, Dora Garcia, Maria Llopis, Sigalit Landau, O.R.G.I.A. eta Diego del Pozoren lanak erakutsiko ditu.