hurrengoa
aquascaping uxeta labrit   2001etik hona, IAPLC (International Aquatic Plant Layout Contest) leihaketa ospatzen da. Munduko aquarium diseinu txapelketarik garrantzitsuena bihurtu da, eta parte-hartzaile ugari biltzen ditu. Mundu osoko aquarium zaleek ematen dute izena (iaz 1342 parte-hartzaile izan ziren) eta milioi bat yeneko sari nagusiaren bila abiatzen dira euren kristalezko ur azpiko mundutxoekin. Lehiaketa honetan saria edo aipamena jasotzen dutenek, ospea eta laudorioak izaten dituzte aldizkari, telebista eta komunikabide espezializatuetan. Dirutza bat balio duten akuarium horiek, ordea, ez daude gehiengoaren poltsikoen esku. Horregatik, Asiako hirietako pisu eta etxe txikietan bizi den jande ugarik, akuarium bihurtzen du etxeko telebista. Molde eta estilo makina bateko DVDak esistitzen dira merkatuan, eta DVDa piztu besterik ez da behar etxe txikiari ¬®Cousteau ukitua¬® emango dion akuarium dotore bat izateko. Abantaila ugari ditu, gainera, teleakuarium-ak: ez dituzu arrainak elikatu behar, ez urik aldatu, ez kristalik garbitu... eta etxeko sofatik altxa gabe erlaxatzeko aukera eskaintzen dizu munduko itsaso guztietako arrainei erreparatuz.