hurrengoa
the baldians    Michaell Carroll Finantzetako mago honek 15 milioi euro desagerrarazi zituen 7 urtetan. Lan neketsu hori gauzatzeko, drogak, jokoa eta sexua izan zituen lagun.

Carroll-ek 15 milioi euro irabazi zituen 2002an Ingalaterrako loteria nazionalean. 19 urte zituen eta tarteka zabortegian lan egiten zuen.

Garai hartan, gainera, bere neskalaguna haurdun zegoen, eta eskumuturreko elektroniko bat zeraman, besteak beste diskoteka kristau batean izandako istiluagatik.

Saria jaso zuenean, honela esan zuen bere herriko polizia batek: ¨Jainkoa txantxagilea denik ezin ukatu¨.

Carroll-ek dioenez, ezin du kalkulatu zer dirutza xahutu duen lagunekin drogan, jokoan eta prostitutetan: ¨Erromatar generalen moduan bizi ginen¨.

Urrezko bitxiak lapurtu zizkioten. Hurrengo egunean, 160.000 euro gastatu zituen pieza berriak erosten.

Glasgow Rangers bere futbol talde kuttunean milioi bat eta erdi inbertitu zuen.
Bere abokatuei 90.000 euro zor dizkie eta ez du dirurik ordaintzeko.

Egun, zoriontsu bizi da Carroll. ¨Errazagoa zait langabeziko 42 liberarekin bizitzea milioi batekin baino¨.