typex hernán ordoñez
irudia
Liburua, UNESCO-ren arabera, aldizkakotasunik gabe, 49 orrialdetik gorako bolumen batean inprimaturikoari esaten zaio. Laburra bada, opuskulu edo foiletoi deitzen da, eta bolumen bat baino gehiago baditu, obra.
Definizioa, jakina, zehatza da, baina definizio geometriko bat ere badu: liburu bat poliedro bat da. Eta poliedro bat espazio finito bat da, altuera, zabalera eta sakontasun dimentsioak dituena. Hiru dimentsioko espazio euklideo bat.
Egun oso modan dago 3D simulazioaren kontua, bi dimensioko azaleretan espazio hirudimentsionalak proiektatzea. Nik, ordea, kontrako bidea aurkeztu nahi izan dut. 3D objektu bat, poliedro bat, liburu bat, 2D irudikapen grafikoak dituena. Beno, bistadizo bat bota, eta 3D irudikapen grafikoak ere badirela ikusten dut. Baina horiek topatzeko Typex irakurri (begiratu) beharko duzue.
www.hernan.tv