urban sketchers josu maroto
irudia
“Egia ikusi ahal izateko, sakonago, bortitzago ikusteko, eta horrela guztiz bizi eta kontziente izateko, marrazten ditut inguratzen gaituzten gauzak, txinatarrek “hamar mila gauzak” deiturikoak. Marrazketa da mundua une oro berraurkitzen laguntzen didan ikasgaia.
Zera ikasi dut, ez dudala benetan ikusi marraztu ez dudana, eta gauza arrunt bat marrazten hasten naizenean, haren apartekotasunaz ohartzen naizela, mirari hutsa”.
Frederick Franck
The Zen of Seeing


Urban sketcher Gabriel Campanario ilustratzaile eta kazetariak sorturiko blog sare eta flikcr taldea da. Bertan marrazkilari edo zirriborrolariok (sketchers) gure marrazkiak eta istorioak zabaltzen ditugu eta elkar topatzen dugu.

Tokian tokiko marrazketaren balio artistiko, narratzaile eta hezitzailea goraipatzen da bertan, horren praktika bultzatuz eta munduan zehar gauza bera egiten duen jendea elkartuz. Mundua erakutsi nahi dugu, marrazkiz marrazki.

Hau da gure helburuak erakusten dituen manifestoa:

1.- Tokian marrazten dugu, barnean ala kanpoan, ikusten duguna zuzenean islatuz.
2.- Gure marrazkiek gure inguruko istorioa kontatzen dute, bizi garen eta bidaiatzen dugun tokietakoa.
3.- Marraztean, toki eta une jakin bat islatzen dugu.
4.- Ikusten ditugun eszenekin leialak gara.
5.-Estilo esberdintasuna ospatzen dugu, eta edozein tresna eta euskarri erabiltzen dugu.
6.- Elkarri laguntzen diogu eta taldean marrazten.
7.- Gure marrazkiak sarean elkarbanatzen ditugu.
8.- Mundua marrazkiz marrazki erakusten dugu.

http://www.urbansketchers.com/
http://josumaroto.blogspot.com/