• 1
  • 2
hurrengoa
kromoak   
30 urtetik gora dugunontzat, orrialde hauetan ikusten ditugun kromoek oroitzapen bat baino gehiago piztuko dizkigute bat batean. Aurpegian pikorrak ateratzen hasi arte, behintzat, ez genuen mutilentzako eta neskentzako jolasen bereizketarik egiten. Jolasordura ateratzean, garaian modan zegoenari ekiten genion: txiba, goma, sokasaltoa, kanikak, txapak... eta kromoak. Hain zuen zere, kanikekin batera, ziurrenik azken horiek izan ziren erabili genuen lehendabiziko diru formatua. Eta apostuen munduari ateak ireki zizkiguten jolasak.

Esku mugimendu batekin irabazten eta galtzen genituen kromoak objektu grafiko bereziak ziren. ¨Objektua¨ edo ¨grafiko¨ hitzak zer ziren ere ez genekien arren, bagenekien kromo guztiek ez zutela berdin balio. Bereizten genituen, eta maila ezberdinetan jartzen genituen marrazkia zela, forma zela edo kolorea edo brillantina zela. Haurtzarotik nerabezarorako pausoa eman behar genuenean, kromoena ¨maritxu¨-en joko bihurtzen zen bat batean, eta kromoak zaborretara botatzen genituen kirol trogloditak bihurtuta. Eskerrak geratzen den kaxa batean gorde eta, 30 urteren ostean, altxor hau erakutsi digunik.