laburrak
hurrengoa

keaz marrazten

Taberna zuloetan txiskeroarekin eginiko pintadak arte bihurtu ditu Olivier Kostak. Hainbat galeriatako paretetan eta sabaietan utzi du bere marka. Eta gu, tabako, ke eta txiskerorik gabeko aro berri eta garbi hauetan, garai bateko komunzulo horien nostalgiak harrapatu gaitu. Zer egingo diogu ba...

hurrengoa

ultrashow

Izen hori eman zion Miguel Noguerak bere ikuskizunari, eta azken urteotan han eta hemen dabil emanaldiak egiten. Nola definitu Miguel Nogueraren jarduna? Ez dakigu. Ez da umorista, ez da filosofoa, ez da marrazkilaria, ez apaiza, ez pailazoa. Baina guzti horien nahasketa da. Ultrashow-az gain, paperean ere erakusten du errealitatea aztertzeko abilezia. Hervir un oso da marrazkiak eta testuak biltzen dituen bere azken lan sailkaezina. Gehiago datoz bidean…

hurrengoa

bota puntua!

Puntu-lana eginez eraiki du bere obra Agata Olek artistak. Kale artea ulertzeko modu berezia du. Eskulturentzako puntu-lanak egiten ditu, eta ez gara bufandatxoez eta txapelez ari. Ez. Kolore biziko artilez eginiko ¨jantziekin¨ guztiz estaltzen ditu. Lan izugarria hartzen du, eta horietako askok ez dute ordubete ere irauten kalean. Gure urte haserako heroietako bat bihurtu da Agata Olek.

hurrengoa

tabacalera

Baina martxan dagoen tabacaleraz ari gara. K-z idatzi beharrean, C-z idazten den tabako lantegi zaharraz; Madrilen bizirik dagoen eta egunero eskaintza oparoa duen proiektu interesgarriaz; egunerokotasunak eraiki eta eraldatzen dituen proiektu autogestionatuaz. Webgunea ikuste soilarekin, bertoko politikariek eta arduradunek lo egiteko arazoak izan beharko lituzkete.

hurrengoa

animac 2011

Urteko animazio lan ikusgarri, interesgarri eta berezienak ikusteko aukera eskaintzen digu beste behin Animac jaialdiak. Klasiko bat izan arren, bere burua urtero asmatzeko gaitasuna erakutsi du. Lleidan otsailaren 24tik 27ra eta Artelekun otsailaren 28tik azaroaren 6ra bitartean.

hurrengoa

tierra de nadie

Catalina Lozanok aurkeztu eta antolatutako proiektu honetan nazioarteko artisten lanak izango dira ikusgai. Beste batzuen artean, Mathieu Kleyebe Abonnenc, Vasco Araujo, Amy Balkin edo Ana Maria Millan. Gasteizko Montehermoso kulturgunean, maiatzaren 22a arte.

hurrengoa

errautsak

Gaztaroko lagunak berriro elkartu egiten dira lagunetako bat hil egiten denean. Hori da antzezlanaren abiapuntua. Iazko azaroan estreinatu eta gure antzerkiaren mundu txikian hautsak harrotu zituen. Zorionez, aurten ere izango dugu aukera abiapuntu hori nola garatzen den ikusteko. Non? Noiz? Bisitatu beheko lotura…

hurrengoa

los coronas + arizona baby

Bi hauek izanen dira, ziurrenik, iaz kilometro gehien egin zuten bi taldeak. Milaka sarrera salduta, bira amerikarra, makina bat zuzeneko indartsu… eta orain elkarrekin antolatu duten biran Bilbo astintzeko asmoz datoz. Martxoaren 26an izango da, beraz, baduzu sarrerak eskuratzeko tarterik. Ez esan gero garaiz abisatu ez dugunik!

hurrengoa

lladro

Teoria batek dio pasa den mendeko erdialdean extralurtarrak planeta honetara iritsi zirela eta lurtar kopuru handi bat hipnotizatu zutela. Bestela, ez dago ulertzerik Lladro etxeak hainbeste hamarkadetan zehar saldu izana bere portzelanazko figuratxoak planeta osoko bazterretan. Gu hipnotizatu gaituzten figuratxoak, ordea, Jessica Harrisonen portzelanak dira. Bulegoko apaletan nahi ditugu!!!

hurrengoa

joan

Pipitaki papataki… hitzak, irudiak eta doinuak jasotzen dituen objektua zer den inork ba al daki? Patxi Zubizarretaren lan honetan Thomas Canet-en irudiak, Joserra Semperenaren musika eta Martin Tejeriaren eta Maddi Oihenart-en ahotsak topatuko ditugu. Guztiek Joan izeneko ¨artefakto¨ eder bezain berezian bilduta. Audio-liburu hau ez da luxuzko edizio batean kaleratu, edizio popularrean argitaratutako luxuzko lana da, eta horrek meritu bikoitza du.

hurrengoa

nosferatu

Nosferatuk, Donostiakulturak kudeatzen duen zine egitasmo ordainezina, Truffaut-i eskaini dio 2011ko lehen zikloa. Cahiers du Cinemako kritikari gisa hasi eta Frantziako zinema berriaren enfant terriblea izan zenaren filmografia ikusteko aukera aparta asteazkenero, Donostiako Antzoki Zaharrean.

hurrengoa

jet lag bio

Bilbao Urban Expressions programaren barruan dagoen ekimen honek ireki du aurtengo epea ideiak eta proiektuak aurkezteko. Martxoaren 4a bitartean, edozein arte jarduera, zientzia, kirola, teknologia edo proposamen berritzaile aurkezteko aukera duzue. Info gehiago: