• 1
  • 2
hurrengoa
abandonaturiko sofa batean tony sandovalekin    Nola sortu zen Cadáver y sofa moduko komiki bitxia egiteko ideia?
Esperimentatu eta istorio intimista bat kontatzeko modua da, komikiarekin zuzenean zerikusia ez duten irakurketetan eta irudi iradokitzaileetan oinarrituta..

Osagarriak izateaz gain irakurketa zabalagoa eskaintzen duten marrazki estilo eta koloreztatze ezberdinen nahasketa dago komikian. Binetak antolatzeko modu berezia erabili duzu gainera...Estilo propio baten bila zabiltza edo lan honek nahasketa horiek behar zituen
Ez, ez da hori, guztia modu naturalean gertatu zen, momentuan atera zitzaidan moduan marraztu nuen eta horregatik batzuetan luma erabili nuen eta beste batzuetan arkatza...momentuko aldartearen arabera.

Komikiaz ari garenez, marrazkietaz, narratibaz...akatsek interesgarriagoa egiten dute azken emaitza?
Ba begira, (pentsakor geratzen da) uste dut egia dela, eta bada denboralditxo bat horri bueltak eman dizkiodala, kasu honetan, eta komikiaren izaeragatik, akats horiek erabilgarriak suertatu zitzaizkidan, akatsek bide alternatiboak ireki, ezustekoak eman eta itxura ezberdina, again arraroagoa lortzeko aukera ematen dute.

El cadáver y el sofa haur istorio bat da, otso gizonena, maitasunaren deskubrimenduarena... baina haurrentzat baino helduei zuzendua dago ez?
Hala da bai. Haurrei zuzenduriko ipuinen formatua du baina helduei zuzendua dago. Ipuin molde hori aproposa iruditu zitzaidan ez duzulako halako istorio gogorrik gisa honetako formatuan espero.

Zein proiektu duzu orain eskuartean?
Oraintxe bertan Nocturno izeneko nire istorio luze eta zaharrena amaitu dut, moldaketa berria egin dut eta 200 orrialdetik gora duen ipuin ilun eta erromantiko bat da. Eta galdetzen duzunez, beti ditut ideiak buruan beste liburu bat egiteko baina oraingoz, agian, beste idazle batekin proiektu ezberdin batean has ninteke lanean.

Mexikon argitaratzeaz gain, AEBetan, Frantzia, Suitza, Belgika, eta Espainia bezalako herrialdeetan ere argitaratu dira zure lanak...kanpoan argitaratzeko aukera gehiago dago orain?
Beno, ekonomia kontua da. Niretzat lehentasun kontua izan zen, gehiago gustatzen zait estilo europearra, eta bai, errazagoa da Mexikotik kanpo argitaratzea.

Egun, mundu osoan marrazten da manga, mundu osoan egiten da frantses kutsuko komikia, edo superheroiena edo Hegoamerikako kutsu espresionista duena... Nortasun propioa duen komikigintza batetatik estilo globalizatu batetara pasatzen ari gara?
Bai, orain informazio gehiago dugu. Errazagoa da beste tokietan egiten dena ikustea, baina nire ustez gauzak orain arte bezala jarraituko dute. Gertatzen dena da ageriagoan daudela orain eta estilo jakin batek momentu batean egingo du salto eta besteak beste une batean.