beltza scene
irudia
roskow
Ez zait argazkilaritza interesatzen bizitza baizik
Henry Cartier-Bresson


Tokatan biraka dagoen biniloa aldatzera doanean ikusten dizkiogu, mostradoreko kaxoi batean gordetzen dituen dozenaka argazki karrete. Luis Beltzak liburu eta argazki bildumak erakutsi eta pasioz hitz egiten du kale argazkilaritzaz eta kamara tradizionaletaz. Banan bana aipatzen ditu bilduma batetan gordetako dozenaka argazkiei jarritako izenburuak eta argazki bakoitza ateratzerakoan gertatutako bizipenak. Hor dago aldea. Ez dira argazkiak soilik. Bizitza dira.

Beltza scene izeneko erretratu bilduma honetan Beltza Records dendara hurbildu den jendea da protagonista. Lagunak, ezezagunak, despistatuak eta etsaiak. Desagertzear dauden giza eskalara eginiko guneetan biltzen den jendearen erretratuak. Beltza Records ez delako denda bat, edonora garraiatu zaitzakeen kromlech bat da.