paper
hurrengoa

the green soccer journal

adam taylor & james roper

Bi urte bete ditu futbola modu berezian ulertzen duen aldizkari honek. Futbola alde kultural, artistiko, historiko eta antropologikotik jorratzen duen aldizkari zaindu honetako zenbaki berri bat Ingalaterrako kioskoetara iristen denean, berehala agortzen da. Formatu handiak eta ¨vintage¨ kutsuko diseinuak bildumazaleen objektu bihurtu du. Kirol hau atsegin duenak badaki, galdu edo irabazi, futbola Erresuma Batuan ezberdina dela.

hurrengoa

trespassing street art

carlo mccormick

Kale arteak, azken urteotan, delitua izatetik gizarte fenomenoa izatera pasatu da. Arte garaikiderik garaikideena bihurtu zen momentutik dirutza mugitzen hasi zen. Bildumazale dirudunek kaleko hormak erosten dituzte. Udaletxeek graffitiak babesten hasi dira. Kale artista anonimoak izar mediatiko bihurtu dira (Spencer Tunick, Keith Haring, Os Gemeos, Shepard Fairey, Blu, Billboard Liberation Front, Guerrilla Girls, Banksy...). Kale artearen historiari errepaso ederra ematen dio liburu eder honek. Taschen argitaletxe prestigiotsuak liburu hau eskaini izana aurretik aipatutako guztiaren seinale garbia da.

hurrengoa

sakoneta

xabier mendiguren elizegi

“Ateko bandan” gazte sailean argitaratua, liburu honetan ez dago banpiro gotikoen maitasunik, iphonerako deskarga berririk edo facebook estiloz idatziriko tontakeriarik. Gertuko errealitateaz mintzo zaigu X. M. E. Hain berea duen umoreaz eta ironiaz, abiadura handiko trenaren (AHT) afera aitzaki hartuta, egun batez Sakoneta izeneko baserrian bilduko ditu, xake partida batean bezalaxe, egungo gizartea mugitzen duten fitxak.

hurrengoa

motley crue. the dirt

motley crue

Rock&Roll-aren neurrigabekeriarekin eta zirkuarekin barre egiteko gai direnentzat liburu aparta eta gordina. Lizunkeriaz beteriko orgiak, top-modelak, drogak a gogó, heriotza, kartzela eta, orokorrean, L.Ako 80eko hair-metal eszena hortera eta dekadentearen erakusgarri bikaina. Seguruenik, talde askoren historia izan zitekeen, baina hauek kontatu egiten dute, eta harrotasunez gainera. Taldea maitatzea ala ez gutxienekoa da “The Dirt” osotasunean gozatzeko, eta susmatzen nuena argi geratu zait: Mötley Crüe-n musika gutxienekoa da.