hurrengoa
X10cil    Prozesua: Ideia edo irudi batetik hasi, ordenagailuz eta eskuz landu, txantiloiak ebaki eta espraiz margotzeraino denbora luze joan daiteke, baina pauso guztiak dira disfrutatzeko modukoak.

Estiloa: Ez nabil estilo bila eta ez dut aurkitu. Aske naiz.

Kalean margotzea: Beldurra ematen dit baina toki batek bertan zerbait egitea eskatzen duenean... kasu egin behar.

Sinadura: X10-ek ez du esanahirik. Kalean ez dut sinatzen, ez du axola nork egin duen, hor dago eta listo!

Street art-a deitzen duten hori: duela bi urte arte guztiz arrotza zitzaidan, hor egon arren ez nuen ikusten. Orain apurka hizkuntza berri bat ezagutzen hari naiz eta edozein kale bazterretan aurkitzen ditut altxorrak, beste batzuek utzitako opariak.