atlantiar berriak
irudia
Jason de Caires-ek Malaisiako kostaldean pasa zuen haurtzaroa. Bertan hasi zuen itsasoarekin duen harremana. Urte mordoa eman du urpekaritzako irakasle gisa. Lanbide horrek, gainera, argazkilaritzan eta koral arrerzifeak berreskuratzeko ikerketan sakontzea ahalbidetu dio. Arte zaletasunak bultzatuta, itsas hondoak utzi eta Londonera jo zuen arte ikasketak egitera. Han deskubritu zituen eskultura eta keramika. Canterbury-ko katedralaren berrikuntza lanetan jardun zuen bost urtez. Itsas lamien kantuak berriro entzun zituen, ordea, eta Europa utzi eta Karibera abiatu zen. Eta Karibe itsasoan ekin zion argazkiotan ikus dezakezuen bere bizitzako proiektuari. Ur azpiko arte “arrezife parkeak” eraikitzera. Artea eta koral arrezifeen berreskuratzea eskutik hartuta, Mexiko eta Karibeko hainbat uharteetan, ur azpiko eskultura instalazio ikusgarriak eraikitzen dihardu Jason deCaires.