hurrengoa
txoriak txori    10.000 txori espezietik gora ezagutzen da. Egun, gehiago dira urtero desagertzen direnak, deskubritzen direnak baino. Gure planetako basoen suntsiketarekin “txorizidio” isil eta gordina gauzatzen ari gara. Gizakiak obsesio berezia izan du beti txoriekin. Hegan egiteko gaitasunak, Ikaroren ametsak, ziurrenik zerikusia du horrekin. Txori maitaleek badakite mugarik gabeko mundua dela txoriena. Ornitologia akademikotik hasita, eta txori-kantuen txapelketetarako erabiltzen diren doping-sustantzien trafikora bitartean, unibertso oso bat kabitzen da. Guk, unibertso zaku horretan eskua sartu eta, zozketa bat bailitz, eduki gutxi batzuk aukeratu ditugu. Hasteko, story board orrialde bat, Alfred Hitchcock-ek txoriak izaki beldurgarriak ere izan zitezkeela erakutsi zigun filmekoa, hain zuzen ere.