hurrengoa
bad sound system: sua kalean!    Bigarren lana ..."Kalean" ... Zer aldatu da "Buiaka" zuzeneko diskoa grabatu zenutenetik?
Beno, denbora asko pasa da, asko jo dugu, apur bat zaharragoak gara kar kar kar... eta "Buiaka"-ri esker asko ikasi dugu. Bigarren lan hau "Kalean" estudio batean grabatu dugu, lasaitasunez. Pentsatuagoa eta disko helduagoa da.. Disko hau ere %100 BAD Sound System da. Gure zigiluarekin egin dugu, Zu2ak, eta gure lokalean grabatu dugu. Hala ere esan behar dugu Psylocibe-k fabrikazioan lagundu gaituela eta Talka recordsek burokrazia eta banaketa kontuetan ere lagundu digu. Mila esker... Aupa Zuek!

Kolaborazio ugari izan duzue.. Nola sortu da jende guzti horrekin lan egin eta grabatzeko aukera?
BAD Sound System-ek bidean ezagutu duen jendea da. Rude (Bologna), Mungo's Hi-Fi (Eskozia), Spartak (Paris), Chalart58 (Katalunya), Dj Loro (Gasteiz), Gaizka Pereda (Algorta), Sorkun(Orereta), Ask, Benas, Fermin Muguruza (Irun) eta azkenik Dj Mau, zeinak pazientzia eta konfidantza handia izan duen gurekin. Bere estudio ibiltaria uzteaz gain, erabiltzen ere erakutsi behar izan zigulako... kar kar kar!!! Guretzat la ostia izan da guzti haien kolaborazioa izatea, euren kidetasunaz gain gure lanari kalitate handia gehitu diotelako. Urteetan zehar haiekin zuzenean aritu izanagatik, oraingoan diskoan utzi nahi genuen guzti hori islatuta.

Diskoaren izenburua ez da bat batean botatakoa. Kalera atera eta Sound System-ak antolatzen dituen talde bakanetakoa zarete ...
Kalean gertatzen direlako gauzak. Kalean izaten delako festa baina kalean ere egiten da protesta. Adierazpen herrikoiaren gunea da ...musika barne. Guretzat musikak sentimenduak adierazteko gaitasuna du, zure mezua helarazteko eta horregatik uste dugu kalea dela BAD Sound System sesio batetarako gunerik aproposena. Lehendabizikoa Mosku-n egin genuen, gure auzoan, Irungo jaietan eta guretzat oso berezia izan zen jendeak dantza egiteaz gain, edozer lanetan laguntzeko prest zegoela ikustea. Horregatik, diskoa grabatu ostean lehenik eta behin gure jendeari eskaintzea pentsatu genuen (Aupa Mosku!), han bertan, kalean...

Jendeak zein harrera izaten du?
Deputamadrekoa beti! Esan beharra dago Euskal Herrian zaila dela kalean jo edo kalean musikaz gozatzea, eta ez soilik eguraldiagatik! Jendearentzat sorpresa bat izaten da haseran eta gero gorakada bat izaten da. Ez da planik izaten beraz edozein ordutan hasi eta edozein momentuan amaitu daiteke ... eta jendeak badaki hori eta gozatzen saiatzen da hasera-haseratik. Beti aipatzen dugu gainera jendearen erantzuna. Beti gerturatzen zaizkigu 15-20 bat pertsona laguntzera: kargatzen, montatzen, bafleak kokatzen, generadorea pizten ... festa guztiena dela sentitzen duzu eta hori guretzat la ostia izaten da!!!

Agintearekin arazorik izan al duzue?
Nahiko errespetatu gaituzte baino gelditu arazi gaituzte ere beste hainbatetan... jakina... non eta Irunen!! Guk kale kultura sustatzen dugu. Agintariek kale mailan gertatzen diren delituen aurkla borrokatu nahi badu espekulatzaile eta diseinuzko trajedun lapurren bila has dadila... ze hauek bihurtzen ari dira kalearen jabe bakarrak.

Musikaren panorama ikusita... Mahoma mendira ez badoa, mendioa Mahomarengana joan dadila filosofiaren jarraitzaile bihurtu zarete?
Ez pentsa. Zorionez BAD Sound System-ekin ez zaigu jotzeko tokirik falta, baina guretzat festa hauek garrantzitsuak dira. Festa bat baino gehiago dira. Kalea amankomuneko espazio gisa aldarrikatzen dugu, espazio ireki bat non jendeak elkarrekin harremanak izan eta sistemak ezartzen digun indibidualitatea baztertuta geratzen den...