txori militarrak
irudia
Ingurunearekin kamuflatzeko, talde baten partaide sentitzeko eta, era berean, beste txorien artean nabarmentzeko. Hori da txori lumen kolorearen zentzua. Hain zuzen ere uniformeek betetzen duten zeregin bera.
Eta modu horretan irudikatu ditu Sato marrazkilari japoniarrak. Kontraesan ederra iruditu zaigu bakearen eta askatasunaren sinbolotzat dugun animalia jantzi militarrekin aurkeztea.