hurrengoa
lorategiko flamenkoak    1850 inguruan azaldu zen lehen ipotxa Thuringiako lorategi batean. Philip Griebel izeneko eskultoreak jarri zuen, germaniarren ipotxen mitoan oinarrituta. Legendak zioen harrizko ipotxak gauez haragitzen zirela eta lorazainari laguntzen ziotela lorategia zaintzen. Bide luzea egin dute lorategiko ipotxek eta, maitale fidelak izaten jarraitzen badute ere, etsai amorratuen mehatxupean bizitzera pasa dira. Hainbesterakoa da kontua, ezen Britaniako Royal Horticultural Society-k betirako debekatu egin baititu ipotxak lorategietan. Lorategietako ipotx “askatzaile” taldeak ere ezagun egin dira azken urteotan. Lorategietako ipotxen mundua kitzikagarria eta interesgarria bada ere, guri, txoriez hizketan ari garen honetan, lorategietako flamenkoak interesatzen zaizkigu. 1957an sortu ziren, eta, ipotxen moduan, sortzailearen izena ezaguna da. Don Featherstone artistak diseinatu zituen. Eta pluralean hitz egiten dugu, lorategiko flamenkoak bikoteka, gutxienez, jartzen direlako. Bi dira eta binaka saltzen dira: bata burua gora, eta bestea burua makurtuta. Plastikozko gorputz arrosek sabelaldean izaten dute sortzailearen sinadura, eta hankak lurrean erraz hondoratzen diren alanbre biluziz eginak daude. Flamenkoek ez dute mendeetako historiarik, eta, legenda izatekotan, John Waters-ek zuzendu zuen “Pink Flamingos” (1972) filmaren eraginaz dira legenda. Ukaezina da, ordea, AEBko pop kulturan duten garrantzia ikonikoa. Brian Ott, Denver University-ko Media studies and pop culture irakasleak dioenez, .
1979an, Wisconsin-ko Madison hiriko unibertsitatean, gertakizun bitxi batek ohitura bati hasera eman zion. Unibertsitateko ikasleen hauteskundeetan, ikasle talde batek 1080 flamenko paratu zituen kanpuseko belardietan. Orduz geroztik, herrialde osoan zehar behin eta berriro errepikatzen den txantxa surrealista bihurtu da. 2009an, Madison hiriak plastikozko flamenkoa izendatu zuen hiriko txori ofizial.