hurrengoa
piknik paniks-ekin    Noiz eta nola elkartu zineten Paniks-eko partaideak?
2003.an erritmoaren sustraietara bueltatu nahi genuen hiru lagun batu ginen... musika tresna birtuosoz gainezka edo musika kultura handiko ergel edo kopiatzaile bat izatea suposatzen zuten taldeak entzuteaz nazkatuta geunden. Gure helburu berria dibertitzea, gordintasuna eta erritmoa ziren.

Zuen kantuetan sustraietara eta rokanrola basatia zen garaietara itzultzen gara... Zergatik dago egun hainbeste talde "underground" zigiluarekin... eta horietako hain gutxi dira sinesgarriak?
Panikoak gara, lurra belaunera baino ez zaigu heltzen, gorputzaren beste zati guztia lurrazalean dago... satorrarena baino akerraren antza dugu.

Piknik diskoa kaleratu berri duzue. Izenburu bitxia...eta azal diseinu berezia ere...
Diseinua Nadia Barkatek (MAHA) egindakoa da. Berak egindako lanarekin gustora gaude... guztiaz arduratu zen, logoa, biniloaren gainazala -azken hau luxuzkoa da- CD-a, karpeta, argazkiak, bideoa... bat-batean jaso zuen geneukan ideia eta... "karramarroaren dantza" bideoa sekulakoa da. Ikusi eizue Youtube!-en

Aurreko lanekin konparatuta ze topatuko dugu honetan?
"Panik kontroversy" izan zen lehendabizikoa. Letxe txar asko dauka, jotzeko ideia gutxi baina suntsitzeko gogo handia genuen hiru lagun ginen... musikalki arbela hatzamarkatzen duten atzazalak ginen eta hori zen nahi genuena. Letrak ingelesez izatean ahaztuta geratu ziren. Hau lastima! letrak oso onak, laburrak eta zuzenak bait ziren. "Panik Piknik"-en letra gehienak euskaraz eta gazteleraz dira baina badago ingelesezko baten bat. CD-an euskara bermeotarrez abestutako 5 abesti extra daude eta "Karramarruen dantza" klipa. Musika aldetik basatia izaten jarraitzen du, melodiaren gainetik erritmoa da nagusi eta ez dago bakarkeriarik ez eta kaka zaharrik ere. Jadanik 4 gara Sttuborn Daughters-eko Ainhoa bai dago eta kolaborazioak ugari dira. Kolaborazioen artean David-ena dago, soinu panikoa atera digun gure produktorea "Perrote Produce" bere estudioan; bere neskak, Nereak, biolina sartu du "Avispa"-n, Koldok bere armonika "Me and My Rithm Guitar"-en
eta lehen diskoan bezala Igorren Saxo suntsitzailea ere present!!!

Zer jateko eta edateko ez da falta zuen pik-nik-etan?
"Helburue oinarrixe" abestian esaten den bezala "erropak kendu bizuz ta sustraixekaz emon bizu. Presoei ta imieri geixen gustaten datsoien jatekue"

Eta jakietaz, edariaz eta paisaiaz gozatzen dugun bitartean zer entzun dezakegu labar eta akantilatu hauetan?
"ye ye yack yackk ahhh ahh ahha ahhh uah uaw Zock ARGHH Ah ah ua ua umm yakk ARGHH"

Orain zuzenean aurkezteko irrikitan egongo zarete ezta? Ze Paniks zuzeneko taldea dela esan beharrik ez dago...
ZURE JAIREN BAT, URTEBETETZE EGUNA EDO BATAIOA ANIMATZEA NAHI BADUZU KONTAKTATU GUREKIN musikforpanik@hotmail.com HELBIDEAN!!!!

Noraino zabalduko duze panikoa?
Bi Batean-eko Unai edo MAHA-ko David, Hala Bedi irratiko Pintalabios eta Planet 77 saioak,... eta egunero laguntzen digun jendetza mordoari esker izango ez balitz, "Panik Piknik" oraindik, sortu zen kobazulo barruan legoke. EREIN EZAZUE PANIKOAAAA!!!