hurrengoa
modelo berriak zine garaikiderako olwen christine mears   I  gorka alberdi The Artist film mutuak Oscars ospakizunean ia dena irabazi izanak, zine garaikidearen egungo egoera zein den hausnartzeko bidea ematen digu. Efektu-berezitan izugarrizko aurrerapauso handiak eman diren honetan, teknologia horiek erabiltzen ez dituen pelikula batek bost Oscar -filma onenarena tartean- itxuraz erraz irabazi izanak zer pentsatua ematen du.

The Artist fenomenoari buruz zerbait berria esatea arras zaila da. Akaso balio digu zine aretoetara joateko ohiturak azken urtetan nola aldatu diren komentatzeko. Zarautzeko Modelo zinema adibide bat da. Irekita segitzeko borrokatu ondoren, azkenean itxi egin dute eta bere etorkizuna udal eta jabe pribatuen arteko negoziaketaren emaitzen araberakoa izango da.

Zarautzko alde zaharrean dotoreki ezkutua, Modelo zinemak, uholdeak, gerra zibila eta zentsura gainditu ditu, baina negu erdian berogailua matxuratu izanak bereak egin du. Mundu osoan gertatzen den bezala, gertu diren zine areto handiek irabazirik gabeko enpresa bihurtu dute herri zine areto hau.

Kasualitatez, itxi baino pixka-bat lehenago Modelo zinemak, The Artist halabeharrez eman beharreko filma, kartelean izango zuela iragarri zuen. Ba al da 1920. hamarkadako estilo duen filma 1917ean eginiko zine aretoan kustea baino leku aproposagorik?

Bada, Michel Hazanavicius-en film xarmagarria Modelo zinema baino are basikoagoa den areto batean ikusi nuen Ingalaterran. Aurreko lerroetan eserita eta gaur-egungo eserleku ergonomikorik gabe, nire aurrean maila berean zeuden beste buru guztiekin batera, barre, hasperen eta burua makurtu eta kulunkatu egin behar izan nuen, ikusten ari ginen filma-n
gertatzen zen antzera.

Pantaila erraldoian eta, noski, eserleku modernoetan eserita, Steven Spielberg-ek egindako War Horse film kontzeptuarekin konparatuz gero, oso bestelako esperientzia izan zen. Baina, Surround Sound-ak adibidez ez du zentzu askorik The Artist bezalako filma batean.

Hala ere, zine areto komertzial handiek dituzten azken teknologi berriek abantaila handi bat eskaintzen dute, alegia, geroz eta areto gehiagok eskaintzen duela itsu eta gorrentzako filmak ikusteko zerbitzua. Nik, nire erdi-itsua den aitarekin ikusi nuen irudi aldetik zoragarria den War Horse, eta aitak askoz gehiago gozatu ahal izan zuen filma aurikularren bidez emandako deskribapenei esker. Aukera hori ez du bere herriko zine areto
txikian, ez eta gisa horretako areto gehienetan.

Oso egoera ezberdinetan ikusitako bi filma ezberdin hauek zerbait baieztatzen badute, gaur egun zinema gozatzeko modu bat baino gehiago existitzen dela da. Nahiz eta beste garaia bateko zinearen moldea izan, The Artist filmak frogatzen du zinearen etorkizuna ez dela bakarrik 3Da edota HDa.

Londres bezalako hirietan, non zine areto independenteek beren burua, behin eta berriro ber-asmatzen ibili behar duten, Notting Hill auzoan esate baterako, zine zaleek larruzko besaulkiak mahaitxoa eta taberna zerbitzuarekin gozatu ditzazkete pelikulak. Era berean, Leicester Square-ko beste areto batean, ikuslegoa, ikusten dituen musikal handien abestiak kantatzera bultzatuta sentitzen da.

Orain da momentua The Artist eta molde bereko filmen adibidea jarraitzeko eta Modelo zinema aretoaren antzeko herri zineek, aukera antzuagoak alde batera utzi eta galdua duten koroa berreskuratzeko aukera dute. Zine modernoaren leloa hauxe da: Aurrera berriarekin eta Aurrera zaharrarekin ere!