hurrengoa
philippe petit man on a wire    krimen artistikoaren plangintza

Ideia, Parisen etorri zitzaion burura. 1968. urtean, dentistaren kontsultan eserita zegoela. Eraiki behar zuten etxe orratz biren modelua zekarren artikulua irakurri zuenean. Dorre horiekin berehala obesisonatu zen. New Yorkera bidaiatzen hasi zen eta dorreak eraikuntza prozesuan zeudenez, Petitet eta beste hiru laguntzaileek identifikazio txartel faltsuak egin eta dorre bikietara sartzen hasi ziren euren beharrak zeintzuk izango ziren kalkulatzen hasteko. Behin, teilaturaino iritsi ahal izateko, arkitektura aldizkari frantses batetako kazetaria zela esan zuen eta altura handietan lan egiten zuten langileei elkarrizketa egin behar ziela asmatu zuen. Eraikuntza amaitu zenean, Petit eta bere laguntzaileek behar zuten materiale guztia 104. pisura arte igotzeko gai izan ziren. Teilatutik 19 eskaloietara geratu ziren. Ondorengo egunean, teilatura igo, arku eta gezi bat erabiliaz dorre batetik bestera lehen kable bat jaurti eta ordu gutxiren ostean, historian lehen aldiz dorre bikiak elkarturik geratu ziren altzairuzko kable baten bidez. Mendeko "krimen artistikoa" gauzatzeko 6 urte eman zituen Petitek.

hutsunean dantzan

1974ko Abuztuaren 7an, goizeko 7:15 pasiak zirenean Petit, hegoaldeko dorreko teilatuko ertza utzi eta altzairuzko kablean jarri zituen oinak inongo babes neurririk gabe. 24 urte zituen Petitek, zortzi aldiz gurutzatu zituen oraindik amaitu gabe zeuden dorreak. Guztira 45 minutu eman zituen oinez, kablean eserita, etzanda eta bere buru gainean hegan zebilen antxeta batekin hitz egiteko denbora ere izan zuen.
Azkenean helikoptero bat bidean zela esan zioten polizia agente batzuen oharrei jaramon egin eta errenditu zen. Helikopteroak sortutako haize boladek kabletik botako zutela jabetu eta Petit-ek bere "ibilaldia" amaitzea erabaki zuen. Bere balentria mundu osoko komunikabideetan azaldu zen. Zergatik egin zuen galdetu ziotenean Petit-ek zera esan zuen: "Laranjak ikusten ditudanean malabarismoak egiten ditut; bi dorre ikusten ditudanean oinez gurutzatzen ditut".
Petiten "ibilaldiak" izan zuen zabalkunde mediatikoak eta jendeak ekintza hura begi onez hartu zuela ikustean haren aurka aurkeztutako salaketa guztiak kendu egin ziren. Hala ere, epaileak, hiriko haurrentzako emanaldi ezberdinak egitera "zigortu" zuen Petit. Dorre bikien jabea zen Port Authority-k bizitza osorako sarrera tiketa eman zion eta bere sinadura jarri zuen balentria egin zuen tokian zegoen altzairuzko habe batean. Petitek, bere dorreen arteko ibilaldiarekin, ordura arte kritika zorrotzak jasotzen zituen arkitektura erraldoiari, hiritarren atentzioa eta begirunea lortu zuen.

Petit-ek World Trade Center-en eginiko ibilaldia jasotzen duen "Man on Wire" dokumentalak 2008. urteko Sundance zine jaialdian ikuslegoaren eta nazioarteko epainmahaiaren sariak jaso zituen.