hurrengoa
ideia ero bat. miguel noguerarekin hizketan    Ama bakarra dugu?
Mmmm baietz suposatzen dut.
Zer sentitzen da zure liburua liburutegiko “nabarmenen” artean ikustean?
Ongi dago, jakina, pozaz eta harrotasunaz gain, liburua nabarmenduen artean egoteak ikusgarritasuna ematen dio eta, ziurrenik, salmenta gehiago… etekin gurpil zoro bat. “Ultrashow”-etan nolakoak dira eskenatokira atera aurreko une horiek?
Azken aldian beroketa ariketak egiten ditut, saltotxoak, luzatze-ariketak, makurtu egiten naiz eta airean ukabilkadak ematen ditut (altuera baxu samarrean, “ipotxa“ izenez bataiatu dudan zonalde batera), batzuetan akordeak entonatzen ditut ahotsa berotzeko… Badakizu, nire buruari prest nagoela esateko errutina bat. Trantze unerik? Beno, badira show-ean une batzuk, desio nituzkenak baino gutxiago, zeinetan ezhoiko erosotasun bat sentitzen dudan eta emanaldiak bere kaxa aurrera egiten duela sentitzen dudan; instantzia mental bat, zeinean guztia erraz labaintzen den, dena behar bezala ateratzen den eta abar… Baina, jakina, egoerak ez du luzaroan irauten; borondateak kontrolatzen ez dakien oreka arraro bat da.
Noiztik idazten eta marrazten dituzu ideia horiek… Noiz hasi zen hau guztia?
2000. urtean hasi nintzen gauzak apuntatzen (esaldi honetan urtea arraro geratzen da, e? 2000. urtean hasi nintzen gauzak apuntatzen, 4000n utzi nuen, 37.000n berpiztu nintzen), 2004an show-ak egiten hasi nintzen, eta 2011. urtean bizimodu bihurtu zen Bartzelonako Alexandra antzokian astero egiten nuen show-a. Ea zer gertatzen den etorkizunean, ea zer gertatzen den 40.000. urtean.
Norbaitek “jenio” gisa definitzen zaituenean, zer pasatzen zaizu burutik? Ezin naitekeela konformeago egon pertsona horrekin, bazela ordua… Jenio gutxi da, nik nire burua JRENIO gisa definituko nuke.
Zure azken liburua irakurtzean, milenarista bat deskubritu dugu… Zer du Iker Jimenezek?
Flamenkoek dioten moduan “duendea” du. Ikerrek zizarea du, muxarradura, imurtxikada… Ez, ez, egun Iker Jimenez misterioaren Jimenez del Oso da, haren tokia hartu du, koroa oinordetzan hartu du; badira beste batzuk (ezin ditut aipamenik gabe utzi ia ia erretzeraino sakonak eta intentsoak diren Santiago Vazquez, Enrique de Vicente eta Andreas Faber Kaiser
zena (katalaneraz ulertzen baduzue eta zabor hauek gustatzen bazaizkizue, ez galdu Faber Kaiserren podcast-a), baina Iker da orain famatuena. Onartu behar dut ez dudala gertuko sentitzen, berez; batzuetan, jasangaitzak egiten zaizkit bere demagogia, bere sentikortasun atzerakoia eta moral elizkoia, baina ezin da ukatu lan asko egiten duela, kementsu, eta estilo propioa duela, txio-txio pertsonala… Ze demonio! Maite dut, ordu asko izan dira…
Tabernak edo kafetegiak? Kafetegiak. Ez dago kolorerik. Tabernetara ez naiz hurbiltzen, kafetegiak lasaiagoak dira, usain hobea dute, barnera biltzeko toki aproposak dira, beste gutizien artean gutizia bat, ez dira sozializatzeko guneak, kontenplaziorako guneak dira. Jendeak, elkarrizketa hauetan, “Ultrashow”-etan edo zure liburuetan eskaintzen diztuzun ideiak eta erantzunak espero dituela uste duzu?
Beno, Ultrashow-arekin konparatuta, abiadura ezberdin bat (hala espero dut), baina usain ezagun bat, trikimailu pare bat bai, ezta? Hala ere niretzat elkarrizketak ere eremu kreatiboa dira (momentuz behintzat, nazkatzen naizen arte).

Ser madre hoy. Blackie books.
Irailaren 14 eta 15ean Donostiako Antzoki Zaharrean