• 1
  • 2
hurrengoa
bikingo eguna: hau ez da kalifornia    I  nestor lopez-garin Nahiz eta, RIP-ek kantatzen zuen moduan, Kalifornian guardia zibilik ez egon, guk ez genuke Bikingo Egun euritsua Kaliforniako eguzkiagatik aldatuko.
Patinete molde ezberdinak “drakkar” ontzi bihurtu, eta Guadalupeko aldapak konkistatu dituzten skater eta labainketa zale hauek giro ezin hobean pasa zuten II. Bikingo Eguna. Emakume eta gizon ausart hauek jaitsiera ikusgarriak egin zituzten lau gurpilen gainean eta muturra asfaltoa usaintzeko moduko distantzian. Batek baino gehiagok estrategikoki kokatutako koltxoietan “siestatxoa” egiteko aukera ere izan zuen.
Aldapa beheran eginiko jaitsiera amaitutakoan, zer? Esaerak dio gustuko tokian aldaparik ez dagoela. Bikingoek esaera zaharretaz paso egiten dute, eta kamioneta nahiago dute aldapan gora egiteko! Azkarrak dira gero Thor-en semeak!