hurrengoa
ile tuboak    Ilehori oxigenatuak, hortz zuri eta perfektuak, palmerak, egunsentiak, gorputz perfektu eta beltzaranak… Surf industriak saltzen digun bizitza estiloaren adierazgarriak dira. Surf-aren irudia hain da zoriontsua, perfektua, udatiarra, hain da “ario...ezen beldurra ere ematen duela. Ezin ukatu, ordea, publizistek pagotxa topatu dutela surfaren klixearekin. Surfak edozer gauza saltzeko balio du: kotxeak, moda, garagardoak, bankuak, hainbat eratako produktuak… Horregatik, estetikoki hain bideratuta dagoen mundu batean, izugarri gustatzen zaigu bizarrokeriak topatzea. Beste surf bat ere badagoela erakusten duena. Egunero, lan egin ostean, uretara doan andereñoa, olatu handien zain egoten den iturgin burusoila, longboard-arekin ibiltzen den jubilatua… eta, batez ere, beren burua hain serio hartzen ez duten surflarien mundua atsegin dugu. Horregatik gozatu dugu surflariak pertsonaia famatuen orrazkeretan tuboak hartzen ikustean.