paperpapers
hurrengoa

idazten ari dela idazten duen idazlea

iban zaldua.

Iban Zalduak berak argitu du ez dela “ipuin bilduma” bat argitaratu berri duena. “Literaturaren inguruko hausnarketa” gisa definitu du egileak, “nahiz eta hausnarketa hori fikziozkoa izan”. Cristopher Nolanen Origin filma izango balitz bezala, narrazioak elkarri lotuta daude, gai beraren geruza ezberdinak balira bezala. Literaturaz mintzo den literatura askotxo argitaratu da azken aldian. Modu originalean egiten duenik ez hainbeste.

hurrengoa

kafe-aleak

egile ugari

Kafea eta Galletak egitasmoaren buru diren Ibonek eta Leirek honako eskaera hau egin zien dozenaka pertsonari, zuzenean musikari izan gabe musikarekin zerikusia dutenak: disko bat aukeratu, eta haren inguruan zerbait idatzi. Bildutako testuekin xarma berezia duen liburu eder eta berezia osatu dute. Ez ditugu testuak komentatuko. Irakurri egin behar dira. Aipatu nahi genuke, ordea, liburuaren paper aukeraketa aproposa eta diseinu ederra. Papera, ukitu zaleontzat, opari bat.

hurrengoa

xabiroi 27

Zazpi urte. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak lortu du zazpi urte luzez Xabiroiren eztena gu ziztatzea. Habekomik, Ipurbeltz eta Napartheid urrun daude. Nahi duenak egin dezala negar. Besteok Xabiroi irakurtzen segituko dugu. Funtsezko euskal marrazkilariak eta gidoilariak biltzeaz gainera, Xabiroik baditu bi atal finko, ezinbestekoak. Batetik, komikitaun; bertan marrazkilariak dira protagonistak. Zale, profesional eta amateurren ikuspuntu interesgarriak biltzen ditu. Bestetik, albisteen txokoak euskal komikiaren komunitatea nolabait biltzea eta zabaltzea lortu du.

hurrengoa

rgb colorspace atlas

daniel e. kelm and tauba auerbach.

Liburu digitalen abantailak, liburu tradizionalen alboan, asko dira. Ez dute apenas tokirik betetzen; aukera asko eskaintzen dizkizu; edozein tokitan gorde daitezke; bidaiatzeko aproposak dira; bateria kargatzea nahikoa da. Hain zuen ere, bibradore baten eta benetako sexu bikote baten diferentziaren modukoa. Eskuz eginiko eta margoturiko liburu honek RGB kolore unibertsoa eskaintzen dizu bere orrialdeetan. Zure begiek jasan dezaketen kolore kopurua, eta, are gehiago, orgia bat iruditu zaigu liburua. Isurtzeko modukoa.