• 1
  • 2
hurrengoa
nor da sixto rodriguez?    Musikariak izaki likidoak dira. Eta ez soilik alkolarekiko duten harremanagatik. Musikariak likidoak dira lotu, mugatu edo gorde nahi dituzunean ihes egiten dutelako. Katrina osteko New Orleans-eko kronika musikala den Treme telesaio itzelean (David Simon The Wire sortzailearena) maisuki islatzen da musikaria eta bere zirkustantzia.

Sixto Diaz Rodriguez, 20. hamarkadan AEBtara iritsi ziren etorkin mexikarren semea musikari likido horietako bat zen. Sixto izena, seigarren semea izateagatik jarri zioten. Detroiten jaio zen musikari honek haurtzarotik ezagutu zuen ezberdintasun sozialaren errealitate gordina. Eta guzti hori bere musikan islatu zuen. Detroiteko musika eskenan 1967. urtean azaldu zen. Estudio musikari gisa lan egiteaz gain proiektu propioa garatu zuen. Folk-rock, psikodelia eta pop kutsuko musikari, sozialki konprometituak ziren hitzak gehitzen zizkion. Bere grabaketek ordea ez zuten ohiartzunik lortu AEBtan. Musika utzi egin zuen bere familia elikatuko zuen beste lanbideetan aritzeko. Musikak zorionez bere bidea egiten du. Zale batek erositako Cold Fact diskoa Australian eta Zelanda Berriko irratietan jartzen hasi ziren. Baina arrakasta itzela Hegoafrikan lortu zuen. Rodriguezen musika eta hitzek, apartheidaren aurka zegoen gazteria zuria aurrerakoiaren askatasun eta aldaketa egarria asetzera une egokian iritsi zen. Ondorioz, musikara itzuli eta herrialde hauetan musika bira arrakastatsuak egin zituen, orain, dokumental bati esker ezagutu dugun musikariak.

Searching for Sugarman dokumentala, Malik Bendjelloul telebista kazetari suediarraren obesioaren emaitza da. Rodriguezen istorioa ezagutu zuenean pelikula bat egitea erabaki zuen. Geroz eta ohikoagoak (eta askotan klonikoak) diren musika dokumentalen artean, lan honek, Rodriguezen bizitza kontatzen asmatzen du, hein handi batean eta detektibe istorio bat izango balitz, Rodriguez musikari likidoa lotzen, mugatzen edo gordetzen saiatu ez delako.

dock of the bay jaialdia

Searching for Sugarman-ek irabazi du aurtengo Dock of the bay jaialdia. Lehenago, Sundanceko jaialdian saritua izan zen eta lerro hauek idazterako garaian, Oscar sarietarako hautagaitza irabazi du dokumental sailean. Donostiako musika zinema jaialdiak denboraldiko pelikula horietako bat aukeratzeko bista izan duela ezin ukatu. Aurten gainera lehen aldiz leihaketa jaialdia izan da eta lehiaketatik kanpo ere pelikulak programatzeaz gain dira. Capsulak eskaini zuen, David Bowieren Ziggy Stardust and the Spiders from Mars diskoaren zuzenekoak Antzoki Zaharreko entzulegoa eserlekuetatik altxatu zuen bertan izan ginenok ahatuko ez dugun kontzertu batean. Dock of The Bay jaialdiak hartu duen bidea ospatu eta datorren urtean ere, astebetez, eguberritik arrastaka daramagun depresioa musika eta zeluloidez sendatzeko aukera eskaintzea espero dugu.