paperpapers
hurrengoa

urtebetetze festa

Castillo Suarez

Badira poesia idazten duten idazleak, eta badira poetak. Castillo Suarez bigarren sail horretan sartuko genuke. Ez dugulako inongo zalantzarik lan handia hartu duela bere azken liburuko poemetan hitzak aukeratzen eta esan nahi zuen hori nola esan nahi zuen hausnartzen. Baina ez dirudi. Bere poemek ez dutelako artifizio edo apaingarririk.¨Mundua esaten ez diren hitzekin egina dago¨ dio Castillo Suarez-ek, guk ordea, uste dugu, bere poemek hitz horiek erabiltzen dituztela, eta mundua, zentzurik intimoenean, ulertzen laguntzen digutela. Bizitza bakarrik eraikitzen dugula esan zuen poetak liburuaren aurkezpenean. Bere urtebetetze festara gonbidatu gaituelako zorionekoak gara.

hurrengoa

hodeien adorea

Yoseba Peña

“Besteak”-en ala “Seigarren zentzumena”-ren protagonistak dauden tokitik hitz egiten digute nobelaren ahots nagusiek. Metrailadorearen tiro-sorta da Yoseba Peñaren estiloa, deabruaren
erritmoan. Ezin liburua askatu amaitu arte. Deabrua bera pozik egongo zen Peñak marraztutako
giro paranoiko, beldurgarri eta polizial horretan. Deabrua ez, Kain baizik gorpuzten da Jon
Preciado protagonistarengan. Preciado baino, ¨Pringado¨ bat dena, bestalde. Bidebietan ala Larratxon kokatzen den nobela honetako egoera batean ala bestean egon garelako sentsazio bizia dugu. Bigarren nobelaren zain, Baroi Gorriaren “Kainen semeak” entzungo dugu.

hurrengoa

zu ikusteko bidean

Gari Garaialde

Edo argitaletxe kolektiboaren lehendabiziko aleak errepide istorio bat eskaintzen digu. Road Movie bat. Argazkilariak ez du helmugarik erakutsi nahi izan. Bidean, orduak eta kilometroak ikusezin bihurtzen dituzten bizitzako printzak erreskatatu ditu. Egunsentia, askorentzat, zuribeltzezkoa koloretan irudikatu argazki liburu hau. Zu ikusteko bidean egunerokotasunaren kazetaritza kronika izatetik dokumentu istoriko bihurtzera noiz pasako den zain gaude.

hurrengoa

zuzeu tolesgarria

zuzeu biltzar tipia

Durangoko Azokan eskura eman ziguten paper tolestu hau. Ireki bezain pronto jakin genuen gustatuko zitzaigula. Zuri-beltzean inprimatua, aurpegi batean argazki erraldoi bat, eta bestean zuzeularien artikulu idatziak. Geroz eta urriagoak izategatik, are gehiago maite ditugu gisa honetako ekoizpenak. Eskura banatzen direnak, fanzinearen izpirituari eusten diotenak, agitprop borondatez sortuak direnak. Atarikoan dioten moduan, ¨horizontalak gara, bai, baina ez gaude etzanda, eta are gutxiago lo¨.