laburrak
hurrengoa

kebab eskultura

"Donna" izenburua jarri dio Julian Workenstein artistak bere azken lanari. Londresera eginiko bidai baten emaitza da lan hau. Bertan, egunero kebab jatetxe batetara bazkaltzera joan eta bere egonaldiaren azken egunean lan hau egitea proposatu zien bertako langileei. Gustora sartuko genizkioke hortzak emakume horri!!

hurrengoa

beldurrezko astea. urriak 31 azaroak 8

Beldurra eta fantasiazko zineak topiko eta klixe ugariz elikatzen da ikonografia propioa lortuaz. Euskal Herriak ikonografia horretan jarri du bere aletxoa. Eta horren lekuko aurtengo kartela. Bestela, ba urtero lez, munduko zine jaialdirik entretenigarri eta basatienak programazio itzela eskainiko digu aurten ere.

hurrengoa

jo ta ikea

Izen exotikoa duten altzari klonikoen fabrikatzaile suediarra eta hain gurea den beste esamolde horren loturaz sortu den marka honen atzean proiektu artistiko bat dago. Sarean zabaldutako leiho honetan gure izaeraz eta izanaz hausnartu, barre egin edo eta sormen lanak erakutsi daitezke. Ausartu eta parte hartu.

hurrengoa

art futura 2008. urriak 23-26

Estatuko hiri ezberdinetan antolatzen den diziplina anitzeko ekitaldi honek azken urtean new media, diseinua, bideojokoak eta animazio digitalean ekoiztu diren lanik garrantzitsuenak eskainiko dizkigu. Aurten bestetik makinak eta arimak saila antolatu dute eta bertan, besteak beste the balden honez gero azaldu zen Theo Jansen-en hondartzetako piztiak izango dira.

hurrengoa

donostikluba. urriak 3-4, 10-11

Poch, Groseko mutilik zurienari egindako omenaldi herrikoi eta ederra bizitzeko aukera izan dugu bere lagun, zale eta miresleen eskutik. Donostiklubak ere bere aletxoa jarri zuen. Orain, Poch bihotzean gorde eta haren ondorengoak zertan dabiltzan ikusi eta entzuteko aukera dugu Gasteszenan ospatuko den Donostikluba jaialdiari esker.

hurrengoa

image fulgurator

Kamara hau ez da kamara bat. Beste kamarek ateratzen dituzten argazkiak zapuzteko arma baizik. Kamara batek flash-arekin argazkia ateratzen duenean, image fulgurator kamarak flash hori detektatu eta ohiko flashak baino indartsuagoa den irudi bat proiektatzen du. Modu horretan, argazkilariek euren argazkia errebelatu edo pantaila digitalean ikusten dutenean image fulguratorrak bidalitako irudi edo mezua azalduko da eurek ateratako argazkian.

hurrengoa

eliza puzgarria

Egun edozein eremutan eliza bat eraikitzeko ez dira 200 urte behar (Ken Follet-i amaitu zaio txolloa ). Eliza puzgarri hau furgoneta batean sartzen da eta alokairua ordainduz gero edozein erabilpen eman diezaiokezu. Eraikuntza lehengai nagusia airea izanik, merkea eta ekologikoa da guztiz. Eta ulergarria den moduan erretzea debekatua dago.

hurrengoa

komunitate europarrak montehermoson.

Irailaren 19tik urtarrilaren 4ra. European Communities erakusketarako, Immo Klink-ek nahita eratutako 17 komunitate dokumentatu ditu Europan zehar. Ea zein harreman mota berri sortu diren ikertzen bost urtebete eman ditu, eta haien sinesbideak, habitatak eta mikroekonomiak aztertu ditu. Guneok miniaturazko esperimentuak dira bizimodu berriak sortzeko."Bestelako mundu bat posible dela frogatu nahi duten tokiak dira, non talde batzuek gizartearen inguruan dauzkaten ideiak gauzatu ahal dituzten -izan ere, protesta modu hedatuak dira".

hurrengoa

bilboloop. 24-25 urria bilbao

Aurtengo edizioko kartela ikusita, argi geratzen da Bilboloop jaialdiak zein musika estilo duen gustoko. Oso denbora laburrean definitu den musika jaialdi bat da, eta eskertzekoa da hori, edozein modutan edo izen ezagunekin soilik betetzen diren jaialdien garaian. Aurten izerdi arazi egingo gaituzten taldeak hauek dira: The Mary Onettes, Mendetz, Koacha, Adam Kesher, Capsula, The Electric Soft Parade, Montevideo, Olimpic eta L-Kan. Kafe antzokia, Fever eta Badulaken izanen dira aurtengo Bilboloop-eko emanaldi guztiak.

hurrengoa

ezin duzu galdu! urriak 31

Aguilera rugby zelaian ospatuko da Euskal Herriko bi kirol taldeen arteko derbirik interesgarriena. Baionako Aviron eta Biarritzko Olympique aurrez aurre. Ez da beharrezkoa errugbia maitatzea edo ulertzea. Giroa aparta izango da eta gainera Avirongo Pottokok eta BO-koen Rabagny indioaren arteko maskota norgehiagoka izango da!

hurrengoa

piztu gasteiz eguna. urriak 11

Gasteizko gaztetxeak eta Hala Bedi irratiak urtemuga ospatzen dute aurten. Urtean zehar Txorionak kanpainarekin egon dira, eta orain "Piztu Gasteiz" eguna antolatu dute. Egun osoan eta alde zaharrean, antzerkia, musika, bisita gidatuak, elkarteen azoka, komunikazio gunea, bazkari herrikoia etab... luze batez gozatu ahal izango dugu.

hurrengoa

colophon 2009

Colophon bi urtero antolatzen den aldizkari bilgunea da. Bertan egile, aditu, iragarle, irakurle eta aldizkari independenteekin zerikusia duten mundu osoko sortzaileak biltzen dira. Nazioarteko ekitaldi honetan kalitatea, berrikuntza eta aldizkarien munduan dabilen jendearen arteko harremanak bultzatzea du helburu. 2007an bezalaxe, hilabete batzuen barru bertan izango gara the balderekin.