non bizi dira telesailetako pertsonaiak?
irudia
Iñaki Aliste dekoratzailea, gutariko beste askoren moduan, Frasier telesailaren zalea da. Gutariko gutxik ordea du Frasierren apartamenduaren planoa marrazteko gaitasuna. Hori egin zuen Iñakik duela bost bat urte. Sex in the City-ko zalea zen lagun batek Carry Bradshaw-ren apartamenduko planua egin zezan eskatu zion ondoren. Friends-ekoen apartamenduen planuak etorri ziren segidan eta beno, telesail bat bestearekin kateatuta gaur eguneraino. Teleserieak ikusi eta interneten topatzen dituen irudi eta dokumentazioa bildu eta ikertu ostean marrazten ditu planuak. Bigarren fase batetan altzari, ohial eta koloreak gehitzen ditu.

Zaletasun honek, espero ez zuen erantzuna jaso du. Interneten zabaldu da bere lana eta mundu osoko zaleen bisita, errekonozimendua eta enkarguak jaso ditu. Telesail apartamenduen zerrendan, The Sopranos, Cheers, Mad Men eta beste hainbat ari da prestatzen eta pelikula batzuetan azaltzen diren apartamenduen planuak ere baditu bidean, besteak beste, Breakfast in Tiffannys, Psycho, The Party, Home Alone.