• 1
  • 2
hurrengoa
mujika    1935ean jaiozen Montevidoko periferian. Bere aitaren familia Tolosatik abiatutako etorkinak ziren; amarenak, Italiako Piamontekoak.

Gurasoekin nekazaritzan eta auzoko eskolan pasa zuen haurtzaroa. Gaztaroan, ziklista izan zen, eta Uruguayko mailarik goreneko lasterketetan hartu zuen parte.

60eko hamarkadan, Tupamaroen mugimenduan sartu zen. Nekazaritza utzi, eta sasian murgildu behar izan zuen polizia bere bila joan zenean.

Poliziarekin borrokan, sei tiro jaso zituen. Lau aldiz izan da kartzelan, horietatik bitan ihes egin zuen. Diktadurak Tupamaro buruentzat espreski agindutako kartzela-baldintza basatia pairatu zuen. Guztira, 15 urte pasa ditu barruan.

2005ean, nekazaritza, abeltzantza eta arrantza ministroa izendatu zuten. Kide politikarien gutxiespena jasan zuen bere hitz egiteko modu soil, garbi eta politikoki ez zuzenagatik. Herriak, ordea, presidente izendatu zuen 2009an.

Tupamaroen garaitik borroka-kide eta bikote duen Lucia Topolansky-rekin bizi da, bere betiko ¨chacra¨ (baserri) xumean.

Lore-sail txiki bat dute chacran, eta bertatik atera du beti bikoteak bere ogia.

Mugikak martxan jarri zuen eraldaketa soziala eta politika egiteko modu berria ez da soilik bere hitzaldi ederretara mugatu.