hurrengoa
elba martinez    chupones con grupos musicales

Talde ezberdinetako partaideei eskatu nien lepoan txupoiak egiteko, toki publiko batean egun normal batean (2011-13).
Elba Martínez helburu mamitsu bati so dago: keinu lausoek eta itxuraz ohikoak diren egoerek, nola ehuntzen eta desegiten dituzten misterioak. Begirada lizundu egiten den espazioa eta marka, elkar egon izanaren lekuko bakarra den. Estetika mistiko-sinbolistaren betikara hutsa; hor non poesia-gauzak sabeliztunik gabe hitz egiten duen, ez itzultzeko borondateak azaltzen duen bezala. Elba Martinez-ek lantzen duen ausentziaren espazioak helburu bakarra dauka: nia eta zuaren artean dagoen hauskortasuna diluitzea. Deleuze-k askotan esan zuen: “eta” nortasunen aniztasuna, ugaritasuna eta suntsidura da. Elba Martínez-en lan honen atzean hori dago hain zuzen: bat egitea eta horrek uzten duen marka; gaua bi pertsonen eszenatoki gisa. Bizitzea bizirik jarraitzea eta bizi iraupenean beheratzea da. Ez da itxura estetikoa bakarrik, esanahia baizik. Francois Pluchart-ek -1974ko Manifeste de l’Art Corporel”-ren egileak- oso garbi esan zuen: “Artearen jatorria ez dago gauzetan, gorputzetan baizik”. Gorputzetik jazotzen dira sufrimendua, gaixotasuna, heriotza eta zoriontasuna eta abar. Ez dago exhibizionismorik Elba Martínezen lanean, ezkutaketa baizik; ez dago identitaterik, baizik eta diferentzia.

Diego Medranok, Elba Martinezen lanaren inguruan idatzitako ¨El homicidio Ritual en pleno no-retorno¨ lanetik eginiko entresaka.


chinos de heroína sobre PVC, 2006 30x50 eta 40x60 zm. tamainuko heroina txinoak, pertsona anonimoak
erreak eta 2006. urtean bilduak.


Henri Michaux eta Elba Martinezen lanarekin batera datozen ¨txinoei¨ buruz hizketan gabiltzala, bizitza droga gogorra da, bizitzaren alkohola bezalakoxea, eta jakituria ere halakoxea da, Bataillek zioen moduan, inork irakurtzen ez duen herrialde honetan, bizitza bezain analfabetoa den herrialde honetan. Eta heriotza soilik da argia, soilik heriotza ez da droga bat eta da egia. Eta Malraux-ek zioen moduan, heriotzak soilik bihurtzen du giza kondizioa destino, eta hori Kristo da eta Antikristoa: heriotzak soilik egiten du paktua bizitzaren deabruarekin, soilik heriotza ez da bekatu: argi gehiago, mehr licht esan zuen Goethek heriotza ezpainetan zuela, argi gehiago, eta hori izango da heriotzak argitzen gaituenean, heriotza, azti bakarra ogi puska bat bitxi bihurtzen duena, eta oilasko hanka bat altxor, eta hori da bizitza, oilasko hanka bat lurrean, txori hanka bat hogei duroren truke, hashis-ari eskaini nion poema batean nioen moduan, edo, Shelley-k zioen moduan, orban dirdiratsu bat eszena lohi batean, eta poema beti dago amaitzeke, poema bizitzaren amaiera da. Edo Bataillek esan zuen moduan, soilik Petiot doktorearen periskopioan dago gizakiaren izaeraren gailurra.

Leopoldo María Panero. Las Palmas de Gran Canaria, 2006.