paperpapers
hurrengoa

mapa y territorio

michel houellebecq

Ez dugu espazio gehiegirik liburu bakoitza komenatzeko, beraz, karta guztiak oraintxe jarriko ditugu mahai gainean: La Carte et le Territoire... la hostia da! Maisulan bat. Artea, turismoa, harremanak, familia... eta Houellebecq bera, narrazioan fikziozko petsonaia bihurtuta. Hausnarketa argi, zehatz eta gordinez gainezka egiten du liburuak. Hain gorrotatua den idazle frantsesak, emozio eta edertasun arraro eta sakoneko uneak lortzen ditu. ¨Mapa¨ honetan barna sartu eta erlojurik ez duen lehergailu batean aurrean zaudela dirudi. Orrialdeak pasa eta ez dakizu noiz egingo duen eztanda. Houellebecq-en lanik onenetakoa ezbairik gabe, eta horrek, beste askok ez bezala, Houellebecq iraganetik bizi ez den idazlea dela frogatzen du.

hurrengoa

preso nago 1 eta 2

mikel orbegozo

J.M. Rouillandek 10 urteko bakardadeari aurre egiteko, espetxearena baino diziplina gogorragoa ezarri zion bere buruari. Izan ere, espetxeko surrealismoak eta krudeltasunak beste maila batera eramaten dute preso egon arren preso izan nahi ez duena. Horretan dihardu buru belarri Mikel Orbegozo. Espetxearen barruko absurdoa bikain jasotzen du. Eta umorez. Etsipenetik urrun. “Loreak” ala “Animaliak” erakusten duten bezala. Sarrionandia ez zegoen oker, “preso egon denaren gogoa kartzelara itzultzen da beti”. Horregatik, zin dagit egiazkoak direla hemen jasotakoak. Absurdoaren maila “prozesua” edo “tenperaturak” istorioetan agertzen dena da. Bildumari hasiera ematen dion “Hondartzaren batetara” edozein komiki antologian agertzeko modukoa da.

hurrengoa

pan de molde fanzina

askoren artean

Fanzine bat azaltzen den bakoitzean, haur batek irri egiten du, triku bat kotxe batek zapaldua izatetik salbatzen da, zahar bati bidea gurutzatzen laguntzen diote eta haur mehatzari batek urrea aurkitzen du. Pan de Molde fanzine ilustratua da. Nagusiki ilustratzaile gazteek egina. Eta hori balio erantsia da, eta guri ilusio berezia egiten digu, belaunaldi berrietan ere bere bidea egiteko fanzinea erabiltzen duenik ikusteak barru-barruan ukitzen gaitu. Ilustratzaile ezezagun eta ezagunen lanak kaleratzen dituzte. 5 euroko prezioa jarri diote eta irabazi guztiak Iruñea eta Donostiako bi jantoki solidariotara doaz. Esan dizuegu, Pan de Molde azaldu zenetik, mundua toki hobea da.

hurrengoa

ihes egin

peru magdalena arriaga

Aitak utzitako koaderno bati jarraiki, hark eginiko bidaia berregingo du semeak. Argentinako Andeetan geratzen dela gaineratzen badugu, badirudi Marco eta Amedio tximuaren istorioa ari garela kontatzen. Baina ez; kasu honetan, originaltasuna, batetik, koadernoaren formulan baino erabilitako formatu ezberdinetan dago: kantak lekukotasunak, poemak… Bestetik gaia bera da. Amatasun istorioetara eta narrazioetara ohituago gaude. Aitatasun istorio bat idatzi eta irakurri ahal izatea, salbuespen bat dela iruditzen zaigu oraindik.